BOSek umeentzako hogei kontzertu inguru eskainiko ditu

Bizkaie! 2010-01-11 14:55   Musikea

Ekimen honegaz BOSek bere konpromiso nagusienetako bat bete nahi dau: musika sinfonikoa Bizkaiko herritar danakana hurreratzea. Kontuak kontu, 8.700 lagun inguru hasiko dira aurten musika klasikoaz gozetan programa honi esker.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak 'Kontzertu didaktikoak eta Kontzertuak familian' programearen XXII. edizinoa aurkeztu dau. Danetara, 19 emonaldik osotzen dabe aurten zikloa; horreetatik 12 izango dira kontzertu didaktikoak eta beste 7 familia giroan gozetako moduko saioak. Ekimen honegaz BOSek bere konpromiso nagusienetako bat bete nahi dau: musika sinfonikoa Bizkaiko herritar danakana hurreratzea. Kontuak kontu, 8.700 lagun inguru hasiko dira aurten musika klasikoaz gozetan programa honi esker.

Etxeko txikienakana heltzeko helburuagaz, bi programa nagusitan banatu ditue ziklo honetako emonaldiak: alde batetik, Kontzertu Didaktikoak, eskola mailako publikoari zuzenduta eta dobako sarrereagaz. Zezeila eta martia bitartean egingo dira kontzertuok, Bilboko Musika eskolan. Bestetik, zapatu goizeko hitzordurako, hau da, Kontzertuak Familian izeneko ekimenerako sarrerea 4 eurokoa izango da.

Zikloak hiru 'musika bidaia' egiteko proposamena luzatzen dau aurten. Kontzertu Didaktikoetan, txikienek Moldava programea izango dabe entzungai eta bertan Txekiar Errepublikea ezagutu ahal izango dabe ibaian zehar musika ibilbide luzea eginaz. Euskal Herrian barrena izango da Kontzertu didaktikoetako bigarren joan-etorria. Oraingo honetan, Itoizetik Itoiz Suitera, abesti batetik orkestra batera emonaldia plazaratuko dabe, Juan Carlos Perezen beraren laguntzinoagaz. Itoizen doinuek bizi izan daben eraldaketea ezagutuko dogu, talde batentzat pentsautako rockeko obrea izatetik orkestra sinfoniko batek joko dauen musika-pieza izateraino.

Familia guztiari zuzendutako programearen barruan, perkusino emonaldi bikaina eta Vivaldi, Bach, Mozart, Holst, Britten eta Piazzola maisuen lanen kontzertua programau dabe. Horrezaz gan, ikuskizun berezia be izango da ikusgai: Per-Poc txotxongilo taldea BOSeko musikariakaz batera, hain zuzen be, Uda-gau bateko amesa taularatzeko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu