'Neguko bidaia' kontzertu-hitzaldien zikloa barriro martxan Getxon
2010-01-12 10:48 MusikeaLehenengo kontzertua urtarrilaren 15ean izango da Angel Unzu gitarra jolearen eskutik. Hilaren 22an, txiruleak eta pianoak osotutako SustraiArt bikotearen txandea izango da, eta urtarrilaren 29an, Elisa Belmontek kantu eta piano emonaldia eskainiko dau. Zezeilaren 5ean, Nakara perkusino laukoteak joko dau eta 12an Quiroga harizko laukoteak amaierea jarriko deutso zikloari.
Areetako 'Andrés Isasi' Musika Eskoleak (Mesedeetako kalea, 6) 'Neguko bidaia' izeneko bigarren kontzertu-hitzaldien zikloa antolatu dau kontzertu bakotxean ganbara musikan zehar persona batek gidatutako ibilbidea proposatuz. Musika Eskolearen presidenteak, Josu Loroño zinegotziak adierazo dauenez 'ekimenaren izena, 'Neguko bidaia', Franz Schuberten 'Winterreise' izeneko abestien ziklotik dator eta konposatzaile austriar horren omenez egingo da aurtengo ekimena'.
Kontzertuek ordubeteko iraupena izango dabe. Saio bakotxean, hasieran sarrera bat egongo da eta ondoren berbaldia; azken horretan entzuleek euren eretxiakaz edo galderakaz parte ahal izango dabe.
Ziklo horren koordinatzaile Mario Clavell irakasleak gogoratu dauenez, lehenengo kontzertua urtarrilaren 15ean izango da Angel Unzu gitarra jolearen eskutik. Hilaren 22an txirulak eta pianoak osotutako SustraiArt bikotearen txandea izango da, eta urtarrilaren 29an Elisa Belmontek kantu eta piano emonaldia eskainiko dau. Zezeilaren 5ean, Nakara perkusino laukoteak joko dau eta 12an Quiroga harizko laukoteak amaierea jarriko deutso zikloari.
Emonaldi guztiak Getxon, Areetako 'Andres Isasi' Musika Eskolako auditoriumean izango dira, 19:15ean hasita, eta sarrerearen prezioa 4 eurokoa izango da.
Igaz hiru kontzertu izan ziran eta 250 bat lagunek hartu eben parte emonaldi bakotxean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!