Euskadiko Soinuak Midemera doa

Bizkaie! 2010-01-22 14:55   Musikea

Musikako profesionalen nazinoarteko topagunerik garrantzitsuena da Cannes-en egiten dan Midem azoka. Euskadiko Soinuak programa sortu zanetik urtero joan izan da bertara eta aurten be hala egingo dau. Urtarrilaren 23 eta 27 artean ospatuko da Cannesen eta Midem-en 44. edizinoa eta Euskadiko Soinuakek parte hartuko dauen bederatzigarrena izango da.

Musikako profesionalen nazinoarteko topagunerik garrantzitsuena da Cannes-en egiten dan Midem azokea. Euskadiko Soinuak programea sortu zanetik urtero joan izan da bertara eta aurten be holan egingo dau. Urtarrilaren 23 eta 27 artean ospatuko da Cannesen eta Midem-en 44. edizinoa eta Euskadiko Soinuak-ek parte hartuko dauen bederatzigarrena izango da.

Midem-en musikearen sektoreko arlo guztietako profesionalek hartzen dabe parte: diskoetxeak, produktorak, grabazino estudioak, plataforma digitalak, kazetariak... Milaka lagun pasetan dira azokagunetik, parebako erakuslehioa da, beraz, Euskadiko musika sektoreko enpresen produktu eta zerbitzuak eskaintzeko.

Euskadiko Soinuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskadiko musikea nazinoarte mailan sustatzeko bultzatzen dauen programea da eta sektoreko enpresakaz zuzeneko alkarlanean dihardu. Azoka honetan parte hartzea beti izan da garrantzitsua programarentzako, gure produktuak mundu zabaleko profesionalei eraskusteko emoten dauen aukereagaitik, batetik eta Midemek musikearen industriaren egoereari neurria hartzeko emoten dauen aukeragaitik, bestetik, ze Midemen Canneseko Palais des Festivals-en emoten dan hartu-emon merkatuaz gan, sektorearen egungo egoerea eta etorkizunera begirako aukerak buztartzen dira eta hitzaldi eta mahai inguruak egiten dira musikaren industriako potentzia nagusien parte hartzeagaz (Myspace, Sony, MTV, Creative Commons, Spotify…).

Aurten ondoko enpresa eta alkarteek parte hartuko dabe azokan: EHDE (Euskal Herriko Diskoetxeen Alkartea), AGORILA, AUSART Records, BAGA-BIGA produkzinoak, ERRABAL, GAZTELUPEKO HOTSAK, GOI MUSIC, SONORA ESTUDIOS eta MUNSTER / VAMPISOUL.

Ohiko promozio-materialez gan, aurten Euskadiko Soinuak-ek Euskadiko Musikearen Gida 2009/10 eta EHDEk argitaratutako 'EHMO 2' (Euskal Herriko Musikarik Onena) disko bildumea zabalduko dau, egungo euskal musikearen 18 artisten lanak batzen dituana.

Nazinoarteko azoka honeetan parte hartzeak helburu asko beteten ditu: norberaren musika produkzinoa promozioneteaz gan, beste herrialde batzuakaz alkartrukeak emoten dira, lizentzia, banaketa edo promozinorako kontaktuak ahalbidetuz. Aurrez-aurreko topaketek, gainera, herrialde desbardinakaz harremanak finkotzen laguntzen dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu