Bide Ertzean Trio, kantuak bere sinpletasunean
2010-04-20 15:12 MusikeaIzenak jazz ukutua dauen arren, Bide Ertzean Trio ez da taldearen planteamenduetatik hainbeste urrunduko. Baina formazinoa bezela, errepertorioa be desbardina izango da. Hasiera-hasierako doinu batzuk berreskuratuko doguz eta barri-barriak diran abesti batzuk be eskainiko doguz.
'Hiru ginan hasieran, hirukote legez hasi ginan 1998an, Karlos Arancegui eta ubedatarrak. Boskote gara orain. Hala egin doguz azken diskoak. Baina datozen kontzertuetan, barriz, hasiera-hasierako eredura itzuliko gara. Berezia eta bitxia izango da. Baina ez nahastau gero. Udabarriko 'esperimentua' baino ez da izango. Saio honeek egin eta, segidan, Fran Iturbe eta Joserra Senperenagaz batera jarriko gara lanean barriro be, hurrengo diskoa izango dana biribiltzera.
Izenak jazz ukutua dauen arren, Bide Ertzean Trio ez da taldearen planteamenduetatik hainbeste urrunduko. Baina formazinoa bezela, errepertorioa be desbardina izango da. Hasiera-hasierako doinu batzuk berreskuratuko doguz eta barri-barriak diran abesti batzuk be eskainiko doguz. Lehen zuzenekoa datorren barikuan, hilaren 23an izango da Urnietako Saroben (Gipuzkoa)'.
Bide Ertzean Trio (Karlos Arancegui, Imanol Ubeda, Joni Ubeda)
- Apirilaren 23an, Urnietako Sarobe aretoan, 22:00etan. Sarrerea: 5 euro.
- Maiatzaren 7an, Hondarribiako Psilocybe aretoan, 22:00etan. Sarrerra: 5 euro.
- Maiatzaren 28an, Sopelanako Kurtzio kultur etxean, 21:30etan. Sarrerea: 3 euro.
- Bagilaren 13an, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, 20:00etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!