Interpol taldeak edegiko dau U2 irlandarrek Donostian irailean eskainiko dauen kontzertua

Bizkaie! 2010-03-31 15:13   Musikea

U2 talde irlandarrak jakinarazo dau Interpol talde estadubatuarra izango dala datorren irailean Donostiako Anoeta estadioan eskainiko dauen kontzertuari hasierea emongo deutson taldea. U2 taldeak irailaren 26an joko dau Donostian, 'U2 360°' dalako munduko biran.

Interpol post punk eta rock alternatiboko New Yorkeko taldea da, 1998an sortua. Egun, Paul Banks (ahotsak eta gitarrea), Carlos Dengler (bajua eta sintetizadorea), Sam Fogarino (bateria) eta Daniel Kessler (gitarra) dira taldekideak.

Talde estadubatuarrak hiru disko argitaratu ditu orain arte bere ibilbidean: 'Turn on the bright lights' (2002), 'Antics' (2004) eta 'Our love to admire' (2007).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu