Aitaren memoriari eskaini deutso Pello Ramirezek bigarren diskoa

Bizkaie! 2010-03-25 14:46   Musikea

'Analfabetoa naz estilo kontuetan', dino Pello Ramirezek kazetariek bere diskoa definiduteko eskatu deutsienean. Haize Oihalak lehenengo lana plazaratu eta bost urtera, musikari ordiziarrak natureari eskainitako Eskuz lurrari izeneko diskoa argitaratu dau Elkar diskoetxearen eskutik.

'Analfabetoa naz estilo kontuetan', dino Pello Ramirezek kazetariek bere diskoa definiduteko eskatu deutsienean. Haize Oihalak lehenengo lana plazaratu eta bost urtera, musikari ordiziarrak natureari eskainitako Eskuz lurrari izeneko diskoa argitaratu dau Elkar diskoetxearen eskutik.

'Diskoaren izenburua lurrari egindako laztan bat da eta, beraz, izan dagiela biziten laguntzeko elementu bat'. Produkzino-lan izugarria dago lan honen atzean, Pello Ramirez beraren gidaritzapean eta Mikel F. Krutziagaren laguntzinoagaz. Tartean, hainbat musikarik parte hartu dabe eta, kolaborazino bat nabarmentzekotan, Ordiziako abesbatzarena dago, 'koruak kantuei dimentsio berezia emoten deutse'.

Lan honen berezitasunik nabarmenena estudioan egindako konponketek kantei emoten deutsen banda-ikutua da. 'Disko batek mundu adierazgarri batzuk erakusteko modua eskaintzen deutsu, zuzeneko kontzertuetan ezin daitekena egin'. Halanda be, udagoienera begira, zuzenekoak preparetan hasiko da laster Ramirez: 'zuzenean, laukotea egongo gara eta formato oso edegia izango da'.

Kanpora begira egindako lana dala azpimarratu dau musikariak, 'espansiboagoa; akaso, nire aldartearen erakusle, oso lan pertsonala baita'.

Eskusoinua da kanten arimea, 'eskusoinuaz maiteminduta nago'. Halanda be, beste hainbat musika-tresna dagoz entzungai, zabaltasun ezaugarriaren erakusle, tartean biolina, gitarrea edota bateria. Horretarako, Juantxo Zeberio (pianoa), Xabier Zeberio (biolina eta niekelharpa), Francisco Herrero (biolina), Oliver de Castro (tronpetea), Bikuñ (gitarrak), Ordiziako Oroith abesbatza, Xabi Lopez (bateria) eta ahots bakarlariak (Nerea eta Jessica) izan ditu inguruan, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu