Bandenlehia.com: euskal musika talde amateurrik entzutetsuena saritzeko asmoz

Bizkaie! 2009-12-02 10:42   Musikea

Euskeraren Nazinoarteko Egunaren harian, Azkue Fundazinoak antolatuta, Bandenlehia.com txapelketearen finala abenduaren 4an izango da Bilboko Rock Star aretoan, 19:00etatik aurrera. Orduantxe jakingo da finalean diran lau taldeetatik( The Hysteria, Haxotx, Bertan Bera eta Hotsak Hezurretan) zeinek eroaten dau 2.000 euroko saria.

Euskeraren Nazinoarteko Egunaren harian, Azkue Fundazinoak antolatuta, Bandenlehia.com txapelketearen finala abenduaren 4an izango da Bilboko Rock Star aretoan, 19:00etatik aurrera. Orduantxe jakingo da finalean diran lau taldeetatik( The Hysteria, Haxotx, Bertan Bera eta Hotsak Hezurretan) zeinek eroaten dau 2.000 euroko saria.

Bandenlehia.com txapelketako lehenengo fasea Internet bidez egin da eta bigarren fasera, finalera, hain zuzen punturik gehien lortu daben lau talde horreek pasau dira. Finalean, zuzeneko emonaldi bat eskainiko dabe Bilbon eta publikoak talderik onena aukeratuko dau eskuko telefonoen bidez dei galduak eginaz; talde bakotxari telefono zenbaki bat esleituko jako eta entzuleek dei galduak eginaz emongo deutsiez botoak gustukoen daben taldeari. Nahi beste dei egin ahal izango ditue. Finalean bertan lau talde horreek eta Kerobia taldeak joko dabe. Rock Starrerako sarrerea dobakoa izango da baina joaterik izango ez dauenarentzat kontzrertua Internet bidez jarraitu ahal iznago da.

Txapelketa honen bidez gazteen artean euskerea eta euskeraren erabilerea sustatzea da asmoa, euskerea sustatzea era natural batean, hau da, teknologia barrietan, sare sozialetan eta gazteei gustetan jaken jarduera batean musikea erabiliz hain zuzen.

'Euskereak benetan praktikoa izan gura badau gazteek erabili behar dabe eta horretarako teknologia barrietan egotea mahitaezkoa da gazteak teknologoak diralako eta alkarregaz komuniketako zein aisialdirako teknologia barriak erabilten dituelako' adierazo dabe antolatzaileek.


Finalean diran lau taldeak

- The Hysteria (Rock), Algortako Rock talde bat da orain bi urte sortu zana eta rockaren alderik barrienagaz lan egiten dauena (www.myspace.com/segihysteria).

- Haxotz (Rock/Punk/Metal). Proiektuak bi urte daroaz martxan eta ordutik hona hainbat garatu da. Hasieran lau kidek osotzen eben taldea: Markel eta Iñaki (gitarrak), Ander (baxua) eta Unai (bateria). Gerora beste gitarra bat batu jakon taldeari (Jon) eta azkenik abeslaria (Jokin). 'Ordurako bageunkazan kantu batzuk eta kontzertuak emoten hasi ginan (Sondikako Gaztetxean, Zorrotzako jaietan, ikastoletan, tabernetan...). Oraingoz maketarik ez daukagu, baina soinu kalidade faltan gure jarraitzaileen berotasuna eta abestien espiritu sendoa doguz!'

- Bertan Bera (Rock). Bertan Bera, 2006ko udan sorturiko punk-rock talde gaztea da. Markel, Aritz, Elordi eta Aitor apurka-apurka taldera batuz joan ziran. 'Lehen kontzertua, 2008ko urtarrilean emon genduan eta hor geure lagun Ibon Azkuek jardun eban bateria-jole lanetan. Emonaldi honen ostean, Mikel Urrutia batu zan behin betiko bateria-joletzat holan amaierako boskotea osotuz'. Gainera, 2008ko bagilean hiru kantuz osoturiko autoprodukzinoko demo bat kaleratu eben 300 kopia inguru banatuz eta urte berean 21 zuzeneko emon zituen. 2009ko martian, barriz, Ondarroako Santos Records estudioan grabautako 'Etenik Gabeko Bidean' izeneko iraupen laburreko autoprodukzinoko lehen diskoa kaleratu dabe. Zenbait arazo dirala eta Elordik taldea itxi dau aurten eta egoera gogor honen aurrean Markel baxua joteaz gan, ahots nagusia izatera be pasau da. Dana dala, arazoak arazo, laukote moduan kontzertuakaz aurrera jarraitzeko gogo itzelagaz dabil taldea.

- Hotsak Hezurretan (Rock). Deustuko hirukotea orain dala bi urte sortu zan. Metalaren alderdirik barriena lantzen dau, zuzenekoetan euren indar guztia transmitiduz. Berba garatu eta soinu personalaren bidez erakusten dabe Hotsak Hezurretan taldeko mutilek euren nagusitasuna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu