Gabriel Anandak emongo deutso amaierea Art After Darken azken saioari Guggenheim Bilbao Museoan
2009-12-10 14:33 MusikeaAbenduaren 11n, Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren azken saioa eskainiko dau. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan diseinautako programa honetan artea eta estaduko nahiz nazinoarteko DJen saioak buztartzen dira.
Unai Goikoleak eta Jesús Ordovás musika kazetari ezagunek ikuskizun bikaina eskainiko dabe Museoko Atrioan: musika elektronikoa, diskoa, hip hopa, rocka eta indie estiloak buztartuko ditue.
Datorren abenduaren 11n, Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren azken saioa eskainiko dau. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan diseinautako programa honetan artea eta estaduko nahiz nazinoarteko DJen saioak buztartzen dira. Oraingo honetan bertaratzen diranek, nazinoarteko DJ onenen musikea entzuten daben bitartean, ondorengo erakusketez gozau ahal izango dabe: Frank Lloyd Wright aldi baterako erakusketea, eta Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak eta Instalazinoak II: Bideoa Guggenheim Bildumetan Bilduma Iraunkorraren aurkezpenak.
Unai Goikolea (musika elektronikoa, diskoa, hip hopa):
Unai Goikolea Fever klubaren DJ egoiliarra da eta hainbat hedabideetan moda arloko laguntzaile legez lan egiten dau. Haren saioetan pop abesti barrienak diskoagaz, musika elektronikoagaz eta hip hopagaz buztartzen ditu. Jantzea eta dibertimendua ziurtatuta dagoz.
Gabriel Ananda (musika elektronikoa):
Ananda alemaniarrak proposamen berezia, barria eta eraginkorra egiten dau. Soinu magikoa eta bizia lortzen dau hainbat hotsen laginak eta dubaren ereduak erabiliz. Holan, Koloniako house eta techno giroaren buru da. Eten barik bilatzen ari da bere sormen gaitasun emonkorra adierazoteko bideak eta joan dan udan, Marcel Janovskygaz batera, Basmati diskoetxea sortu eban.
Jesus Ordovas (popa, rocka, indiea):
Ordovás egungo musika giroan eragin handia dauen kazetarietako bat da; izan be, 25 urte daroaz Diario Pop (Radio 3) irratsaioa zuzentzen. Musikearen inguruan berak daki gehien, berak idatzi dau gehien eta berak esan dau gehien. Labur esanda, irratiko eta telebistako mitoa da. Musikea jartean, gainera, edozein estilotara molda daiteke.
Kontuak kontu, Museoa zabalik egongo da gaueko 10:00etatik goizaldeko 01:00etara. Sarrerak (18 urtetik gorakoentzat): 12 € Publiko orokorra eta 8 € Museoaren Lagunak. Ikusle kopuru mugatua. Sarrerak honezkero salgai leihatiletan eta www.guggenheim-bibao.es webgunean. (Nahitaezkoa izango da Museotik igarotzea sarrera gau horretan Fever klubera sartzeko beste bategaitik trukatzeko).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!