Laia mutrikuarrek 'II' izeneko bigarren diskoa kaleratu dabe
2009-12-10 12:50 MusikeaDisko honi lehenengoari ('Izenbururik gabeko istorioak', Baga-biga, 2007) baino sentimentu gehiago jarri deutse, 'bihotzez eta astiro-astiro eginda dago'. Taldearen nortasunaren bila joan dira lan honetan eta diskorik zintzoena plazaratzea izan da euren helburua.
Laiamutrikuarrek (Juanmi, gitarra eta ahotsa; Unaz, bajua eta ahotsak; Unai, gitarrea eta ahotsak; eta Aitor, bateria) 'II' izeneko bigarren diskoa kaleratu dabe Baga-biga diskoetxearen eskutik. Disko honi lehenengoari ('Izenbururik gabeko istorioak', Baga-biga, 2007) baino sentimentu gehiago jarri deutse, 'bihotzez eta astiro-astiro eginda dago'. Taldearen nortasunaren bila joan dira lan honetan eta diskorik zintzoena plazaratzea izan da euren helburua. 'Gure musika gura askatasunaren gune bakarra da eta lan honetan maitasuna, etsipena, gorrotoa... agiri dira', azaldu dabe taldekideek.
Orain dala urte bi, lehenengo diskoa kaleratu eben urte berean, taldeak Bilboko BBK Live jaialdian jo eban. Halanda be, taldekideek ez deutse garrantzi lar emon gura horri: 'guretzat, eszenatoki erraldoi batean jotea edo gaztetxe batean jotea gauza bera da, eszenatokira igoten dogunean daukagun onena emoten ahalegintzen garalako, aurrean bost entzule egon zein 20.000'. Doinu indartsuez gan, ahots leunak eta, tarteka, garrasiak zein falseteak be entzun daitekez 'II' diskoan, metal eta rock melodikoan mugilduta.
Diskoa hainbat lekutan grabau dabe: Santos Records estudioetan, Mikel Santosen gidaritzapean, bateria grabau da; gitarrak eta nahasketea Txufo Wilsonek egin ditu; MRK lokaletan bajua eta ahotsak grabau dira; eta, azkenik, Lamina estudioetan Natxo Libertyk egin dau masterizazinoa. Tarteka, kolaboratzaile batzuk be izan ditue. Gemma Fernandezek 'Iparra eta ekia' abestian ahotsak sartu ditu, Igor Bilbaok (Laia taldekide ohia) 'Bidearen amaieran' kantan gitarra riff bat jo dau, Mirenek (Malkotxu) 'Ezer esan gabe' eta 'Bidearen amaieran' kanten berbak idatzi ditu eta Miak 'Iparra eta ekia' kantako katalanezko berbak idatzi ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!