Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Kulturea
Andolin Eguzkitzak 1975ean, Egan Aldizkarian, 22 urtegaz argitaratu eban 'Askatasuna' izeneko lehenengo poemea eta soneto horretan atzemon daiteke gero etorriko zanaren giltza: Askatasuna, eder haizen hori Maite haut, nahi, eta behar igurtzi, Hire gorputz leun, azkor, oi Urtzi Lagun iezadazu su hartzen gori! Askatasuna, gogor haizen ezti! Gora hi eta zoldu gaitunanok! Biba guok, aurrera hatzaigunok! Bizi gaitezen, oi gaitzanan bezti! Bigun eta zoli, txairo maitale, Zimelik ez, gaztain koloreko´ri, Iruntsi behar gaitun lagunzale, jo behar, gauaz, larruen gogale ...

Bilbaoko V. Poesiaren Astea

Bizkaie! 2004-11-05 00:00   Kulturea
Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan aurkezpen ugari egongo dira aste osoan zehar arratsaldeko 19:30etan. Areatzan eta Arriaga Antzokian be hainbat ekitaldi antolatu dauz Bilbaoko Udaleko Kultura Sailak, liburuak eta irakurketea sustatzeko helburuagaz. Holan ba, arduradunen esanetan, ‘ekimen garrantzitsua da Poesia Astea, eta oso ondo errotuta dago’. Igazko edizinoan hamar bat mila lagunek hartu eben parte ekitaldietan. Egunero, batazbeste 250 bat persona hurreratu ziran Bidebarrietako Liburutegian antolatutako ekitaldietara. 2003ko Poesia Asteak euki eban arrakastea ikusita, aurten be jente asko alkartuko dala ...

Joseba Gotzon Varela: 'gure ahotsa ez galtzea eta kanpoan zabaltzea da asmoa'

Bizkaie! 2004-11-05 00:00   Kulturea
Egitaraua: Urriak 25. Domine Hotela, Bilbo. 20:00etan. Berbaldia: “Heziketa, Hizkuntza eta Gizarte Elkartasuna" - AITOR ARITZNABARRETA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordea. - JOAN BADIA i PUJOL Subdirector General de Formació Permanent i Recursos Pedagògics. Urriak 26. Domine Hotela, Bilbo. 20:00etan. Berbaldia: "Hizkuntzaren oraina eta geroa" - MARIO ANGEL MARRODÁN, olerkaria. - JOAN SOLE, Soziolingüistea. Urriak 27. Domine Hotela, Bilbo. 20:00etan. Berbaldia: "Komunikabideak Katalunian".. - MARTXELO OTAMENDI, Berria egunkariaren zuzendaria. - MIQUEL SELLARES , Kazetaria. Urriak 28 Kafe Antzokia. Kontzertua. 22:00etan - JOSEBA GOTZON (CD "Fotopoemak ...

Oteiza, artista handia 'Euskodisneyra' heldu da

Bizkaie! 2004-10-29 00:00   Kulturea
Oteiza sortzailearen aro guztien adierazle diran eskulturez ganera, orain arte beste inon erakutsi ez diran 40 bat marrazki eta collage iminiko dabez Guggenheimen. "Eskultoreak espazioan pintau behar ebala inoan Oteizak, ezelan be ez papelean. Eta berak ez ebala marrazkirik egiten esaten eban. Baina ez zan egia. Hil eta gero, eskulturen zirriborroak topau genduzan: marrazki eta collage mordoa. Beste artista batek txikitu egingo leukez, baina Oteizak ez. Bere izakera kontraesankorraren parte da hori be". Hau guztiau gitxi ez, eta Paloma Chamorrok ...

Euskal Kulturearen Plana martxan dago

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Kulturea
Eginbeharrak Mende barriko lehen hamarkaradako helburuak finkatuta daukaz daborduko Euskal Kulturearen Planak. Holan ba, honeek bost pausuak emon beharko dira datozan hamar urteotan: 1.- Sorkuntzea eta produkzinoaren nagusitasuna, batez be giza baliabideen ikuspuntutik. 2.- Kultur integrazinoa. 3.- Nortasuna sendotzea. 4.- Modernizazinoaren aldeko apustua. 5.- Kanpo proiekzinoa, lehenengo Espainian, gero Frantzian, gero Europan eta azkenik, euskal diasporearen herrialdeetan. Antolakuntza hori martxan imini ahal izateko erakunde honeen esku egongo da Plana: Kulturearen Euskal Behatokia (oraindino sortzeko dago eta kulturearen arloen ganeko informazinoa ...

Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuak (Bilbaoko Euskaldunan, zemendiaren 9tik 12ra)

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Kulturea
Egitaraua UEUko komunikazino-arduradun Idoia Torregaraik azaldu dauanez, Kongresuak iraungo dauzan lau egunetan gai monografiko desbardinak landuko dira. Zemendiaren 9an, Euskerearen Komunikazino-Esparrua jorratuko da. Kanpoko ereduak kontuan izango dira, besteak beste, Europako ikus entzunezko komunikabideak eta hizkuntza gitxituen egunkariak. Errealidade horreetara hurreratzeko asmoz, Islandiako Sistema Komunikatiboaren barri emongo dau RUV-eko albistegietako buru Logi Bergmann Eiösson-ek. Ingelesez izango diran hiru berbaldi horreetan aldi bereko itzulpen zerbitzua egongo da. Zemendiaren 10eko jarduerea "XXI. mendeko Kazetaritzea" izenburukoa izango da. Egun horretan, euskeraz jarduten daben ...

Martin Ugalde kazetaria, idazlea, politiko abertzale eta euskaltzalea, Goian Bego

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Kulturea
Sariak, omenaldiak: -Korrika 8-k omenaldia egin eutson 1993an. -1997an, “herriko seme” izentau eban Andoaingo herriak. -Euskalgintza Elkarlanean Fundazinoak merezimentu Saria emon eutson 1998ko zemendian. -“Astearte literarioak” zikloaren omenaldia, 1999ko garagarrilean. Koldo Izagirre, Anjel Lertxundi eta Inazio Mujika tartean egozan. -EHUko Honoris Causa Doktore, 1999ko abenduan. -2002. urteko “Euskaldun Unibertsala” izentau eben, 2003ko irailaren 10ean (Ainhoa Artetagaz batera). Argitaratutako lan nagusiak: -Iltzalleak (Cromotip, 1961). Ipuin bilduma (Berrargitalpena: Erein, 1985, Hiltzaileak izenburuagaz) -Ama gaxo dago (Cromotip, 1964). Antzerkia. -Umeentzako kontuak. Sorgiñaren urrea ...

Truman Capote

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   Kulturea
Idazleak autortu ebanez, bere uniberso literarioa umezaro haretako bakardadean eregi zan, amagaz senar baten etxetik bestera ebilenean. Arrazismoaren eta aurreretxien gunean, Amerikarik atzerakoienean, berak eregitako unibersoan. Hamazortzi urte baino ez eukazala, The New Yorker egunkarian beharrean hasi zan, erredaktore. Handik hiru urtera, etorkizuna aurretik eta ausardia sobran eukala, kazetaritzearen munduan erreferentea zan egunkari ha itxi eta Miriam ipuina idatzi eban, O´Henry saria irabaziz eta kritikea bere aurrean makurtuz. Argitaletxeen mundua be laster jarri zan haren esanetara, eta ez zan ...

Azken egunak Idazle Eskolan izena emoteko

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   Kulturea
Bizkaie!

EHUko graduondoko ikastaro batek demokrazia parte-hartzaileagoa bultzatuko dau

Bizkaie! 2004-10-08 00:00   Kulturea
Ikastaroaren nondik norakoak Ikastaroak atal bi daukaz: teorikoa eta praktikoa. Alde teorikoan, partaidetza bideratzeko metodologietan sakondu eta esperientzia parte-hartzaileen ezagutza ahalbidetzen da. Praktikei jagokenean, ikasleek Euskal Herriko hainbat udaletan herritarren partaidetzearen ganeko diagnostikoa egiteko aukera eukiko dabe. Hau urtean zehar jasotako edukin teorikoak praktikan jarteaz gan, udalek eta beste talde eta elkarte batzuk euren errealidade parte-hartzaileari buruz gogoeta egiteko baliogarria izango da, herritarren partaidetzearen ideia eta lehentasuna indartuz, izan be, horixe da Parte Hartuz-en helburuetariko bat: herritarren partaidetzearen beharraz kontzientzia ...

'Contra Bush', Carlos Fuentes idazle mexikarraren liburu barria

Bizkaie! 2004-10-08 00:00   Kulturea
Carlos Fuentes 1928ko zemendiaren 11n jaio zan Mexiko DFn. Eleberrigile, saiogile eta zine gidoilari ezaguna. Zuzenbidean lizentziaduna da UNAM ospetsuan eta ekonomia ikasketak, barriz, Suitzan egin ebazan. Kanpo Hartu-emonetarako Idazkaritzan lan egin eban eta Frantzian Mexikoko enbaxadore be izan zan 1972 eta 1976 bitartean. Octavio Pazegaz batera, Obregon Literatur Bildumea zuzendu eban eta AEB, Europa eta Latinoamerikako aldizkari espezializatu askotan idatzi dau. Makinatxu bat sari irabazi ditu orain arte, besteak beste, Romulo y Gallegos (1977), Miguel de Cervantes (1987), Asturiaseko ...

Karmele Jaiok irabazi dau VII. Igartza Saria

Bizkaie! 2004-10-08 00:00   Kulturea
Beste alde batetik, 'Lile' da Peru Magdalenaren proiektuaren izena, alkarregaz buztarturiko ipuin-sortea. Lile personaia hunkigarri bat da, bilduma honi loturea eta atmosfera berezia emoten deutsona, nahiz eta bera ipuin guztietan agertu ez. Hainbat gai eta giro agiri dira ipuinotan, besteak beste, bikote-hartu-emonak, gatazka politikoa, adinduen bakardadea… Peru Magdalena Arriaga Iurretan jaio zan 1980an eta Durangon bizi da gaur egun. Ingeniaria da, diseinu espezialidadean. Bertsotan ibilia da, hainbat komunikabidetan kolaboratzailea, eta Txaman literatur taldeko partaidea. Epaimahaiaren erabagia Julen Gabiria Lara, Jasone ...

Berrogeta hamar urte dira Frida Kahlok ez daukala minik

Bizkaie! 2004-10-01 00:00   Kulturea
Umedun geratu eta abortua euki eban. Horren ostean, Estadu Batuetara joan eta San Frantziskon, Detroiten eta New Yorken bizi izan ziran. Kahloren margoetan, sinboloek hartu eben indarrik handiena, gai herrikoiakaz, erlijiosoakaz eta mexikarrakaz nahastauta. 1934an atzera Mexikora joanda, beste abortu bat euki eban. Frida Kahloren gainbeherea orduan heldu zan; batez be, haren senarra Cristina Kahlo ahizteagaz hartu-emonak eukiten hasi zanean. Fridak Rivera itxi eta New Yorkera egin eban alde. Maitasunetik maitasunera, Frida Kahlok Leon Trostky komunistea eta haren emazte Natalia ...

Sei euskal antzerki talde Tarregako Antzerki Azokan

Bizkaie! 2004-09-24 00:00   Kulturea
Tarregako Antzerki-Jaialdia (‘Fira de Teatre al Carrer de Tárrega’ izenburupean), 24 urteren ostean, Espainiako antzerki eta dantza munduko artista, programatzaile eta agenteen alkartzeko gune nagusia izatera heldu da, eta horregaz batera, Europako beste herrietatik etorritako profesionalen partaidetzeari esker nazinoartean garrantzi handia dauka. Igaz, ehun mila persona baino gehiagok bisitau eben azokea. Ganera, ikuskizunen kontratazinorako gune nagusia be bada Tarregako azokea. Aitatu legez, irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da aurten Tarregako Fira eta bertan antzerkiaren eta dantzearen munduko ehundik gora talde ...

Irudizko Antzerki Fabrikearen Nazinoarteko Lehen Topaketea

Bizkaie! 2004-09-24 00:00   Kulturea
Musikeak eta dantza-antzerkiak be euren lekua daukie topaketetan, eta ‘parte hartzaileek euren ezagutzea aberasteko aukerea eukiko dabe’. Holan ba, Espainiako, Euskal Autonomia Erkidegoko, Ameriketako Estadu Batuetako, Chileko eta Argentinako 35 persona dagoz Irudizko Antzerki Fabrikak antolatutako Nazinoarteko Lehen Topaketa honetan parte hartzen. Gogoratu, irailaren 16ra arte eukiko dozue aukerea bertara hurreratzeko eta ikasteko. Bizkaie!

Urgentziazko galdera batzuk artearen gainean

Bizkaie! 2004-09-17 00:00   Kulturea
Baina dana ez da diru kontua, eta hementxe agertuko jaku, lehenengo aldiz, arte berbea: koadro horreek ondasun bat dira, auto bat edo hondartza aurreko etxe bat diran moduan. Baina ondasuna ez eze, ondarea be badira, eta ondare bakarra, koadroak be bakarrak diranez. Museo batzuetako arduradunek planteau be ez dabe egiten lan horreek aseguretea: euren berbetan esateko, obrak bakarrak eta ordezkaezinak dira. Halanda ze, ezin dira pagau, ezin jake prezio bat ipini. Artelan bat, museoan dagoan momentutik, ez dago salerosketako merkatuan ...

Euskal-Erromantze Linguistika I. Jardunaldiak

Bizkaie! 2004-09-10 00:00   Kulturea
Bilkurak, gorago esandako moduan, urriaren 27an (aratsaldez), 28an eta 29an (egun osoz) egingo dira, eta izena emon gura izan ezkero, 943 310 855 telefonora deitzea besterik ez dozue egin behar. Bizkaie!

Baserritik zinemara

Bizkaie! 2004-09-10 00:00   Kulturea
Barrikuntzak gidoian: amodiozko triangeluaren erdian, Ixabel Filmak tramearen aldetik izango dauan barrikuntzarik handiena personaia barri bat izango da: Ixabelen mutil-laguna. Holan, gatz eta piper gehiago eukiko dau istorioak. Joxean Sagastizabalen berbetan, ‘Ixabelen bihotza irabazteko liburuan baino lan handiagoa eukiko dau Juan Martin euskaldun barriak, burruka gehiago egin eta izerdi gehiago atara beharko dau’. Idazleak aurreratu dauanez, ‘oso mutil guapoa, euskalduna eta baserriko lanak egiten dakiana’ izango da Ixabelen mutil- laguna. Juan Martin, barriz, ‘baserrira doan Woody Allen bat da. Desafio ...

Gaitzerdi Teatroa, 15 urte eta saridun

Bizkaie! 2004-09-03 00:00   Kulturea
"Urbe" lanak, Leioako Antzerki Azokan aurkeztu ostean, euskal ikuskizunik onenaren saria lortu eban. Gaitzerdi Teatroa, konpainiako kideen esanetan, “kaleko ikuskizunak aztertzearen bidetik, gure konpainiaren ildoak segiduten dituan lana da. Ez dogu kalejirarik egiten, eta ez dogu dinamizatzaile lanik egiten. Gure asmo bakarra da erakustea kalean antzerki oso-osoa egin leitekeala, eta aktore integralen zentzunean egiten dogu behar; hau da: aktore akrobatak, dramatikoak eta plastikoak izan behar dabe”. Gauzak holan, Gaitzerdi Teatroak aldatu egiten dau herriaren egiturea, horretarako aktoreak erabilten ditu: esan ...