'Mugagabe – Arte guztiak guztientzat’ zirkuituaren antzerki lanak Ondarroan

Bizkaie! 2008-09-29 19:02   Kulturea

Mugagabe — Arte guztiak guztientzat’ izeneko zirkuitua Bizkaiko antzerkien konpainiak batzen dituan zirkuitua da.

Dantzaldia jaialdiak Erresuma Batuko hainbat konpainia ezagun ekarriko ditu Bilbora

Bizkaie! 2008-09-29 15:32   Kulturea

Nazinoartekotasuna, bertokoa dana bultzatzea, gogoetarako eta ikerketarako gune izatea, komunikazinoa, lotura profesionala, erakundeen arteko kolaborazinorako zubia eta sortzaileen ikusgarritasuna dira, besteak beste, urritik abendura arte Bilboko Euskalduna Jauregian eta La Fundición Aretoan eskainiko diran jantza ikuskizunen helburu nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Labayru Ikastegiak hiru liburu barri argitaratu ditu, hirurak euskal klasikoen erreskate moduan

Bizkaie! 2008-09-25 10:43   Kulturea

Labayru Ikastegiak 2008ko azken hilebeteetan hiru liburu barri argitaratu ditu, hirurak euskal klasikoen erreskate moduan: 'Dekalogoaren eta aitagurearen azalpena' - Joakin Lizarraga, 'Exposicion breve de la doctrina christiana. [Dotrina christiñauena]' - Martin Ochoa de Capanaga eta 'Dotrina christiana' - Aita Esteve Materre

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Arte Bizkarra Kulturgintzeak 'BeHIak kalera', Gorka Velascoren erakusketea dakar

Bizkaie! 2008-09-24 15:47   Kulturea

Artista honen azken lan grafikoak, 'Gaur egungo BeHIak' liburua osotuko daben marrazki eta testuak, publikoaren aurrean egongo dira ikusgai Zallako (Bizkaia) Enkarten irailaren 26, 27 eta 28an.

Barakaldoko kaleak aktorez jantziko dira asteburuan

Bizkaie! 2008-09-23 14:53   Kulturea

Irailaren 26tik 28ra, 16 konpainiaren antzezlanak ikusgai izango dira herri bizkaitarreko hainbat kale eta plazatan. Hainbat arlotako antzezlanak izango dira, umorea, clown, musikalak..., edozein adinetako publikoari zuzendutakoak.

Juan Bas eta Juan Madrid idazleek 'Errealismo zikina' izango dabe berbagai Bilbon

Bizkaie! 2008-09-22 15:39   Kulturea

1970eko hamarkadan Ameriketako Estadu Batuetan (AEB) sortutako 'Errealismo zikina' literatur estiloa izango da topaketearen ardatz. Narrazino laburretan eta sobrako osogairik ez dauen prosa batean idatzita, eguneroko gorabeherak kontetea da estilo honen ezaugarri nagusia.

Getxoarte 2008 Arte Sortu Barrien Azokan izena emoteko epea urriaren 17ra arte egongo da zabalik

Bizkaie! 2008-09-17 18:46   Kulturea

Getxoartek garatze bidean dagozan artistei euren lanak jentaurrean erakusteko aukerea emon gura deutse eta, aldi berean, aretoa artista gazteen topaleku bihurtu. Ekitaldian parte hartu gura daben artista gazteek Getxoko Kultur Etxeko areto guztietan eta www.getxo.net webgunean izango ditue eskuragarri parte hartzeko oinarriak eta baldintzak.

Marcillan argitaletxe britaniarrak erderaz argitaratu dau Harkaitz Canoren 'El mar en la cocina' lana

Bizkaie! 2008-09-15 17:28   Kulturea

Liburua Librosaurio bildumearen barruan plazaratu da eta 6 urte baino gehiagoko gaztetxuei zuzenduta dago. Danetara, 48 orrialde ditu eta 7,60 euroan eros daiteke.

II. GetxoPhoto, 'Mutazioak' lemapean, komunikazinorako leiho edegia, irailaren 11tik urriaren 12ra

Bizkaie! 2008-09-11 11:08   Kulturea

Kaleak museo, erakustoki bihurtzen dituan GetxoPhoto, argazki Jaialdi gazte baina indartsuak urien ohiko erabilpenari (erosketak egitea, paseatzea…) zeozer erantsi gura deutso, uria komunikazinorako euskarri bihurtuz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Abian da Expodistrito, Bilboko Barrutietako udaltegietara argazki eta pintura erakusketak eroango dituana

Bizkaie! 2008-09-04 14:50   Kulturea

Udako atsedenaren ostean, Bilboko barrutietako udaltegiek ohiko kultur jarduereari ekin deutse ostera be, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak aldi baterako eskultura, pintura eta argazki erakusketak batuz antolatzen dauen Expodistrito zikloagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

IZAN SÉgaz badator Getxophoto

Bizkaie! 2008-08-26 10:18   Kulturea

Aurten, komunikazinorako leiho dan GetxoPhotoren II. edizinoa irailaren 11tik urriaren 12ra izango da eta barrikuntzez ganezka dator.

Robert de Niro margolariaren lanak ikusgai Bilbon

Bizkaie! 2008-08-20 14:07   Kulturea

Aktore ezagunaren izen bereko aita margolariaren lehen erakusketea izango da Euskal Herrian, eta aurkezpenean semeak parte hartu dau. BBKren Bilboko Erakusketa Aretoan egongo dira ikusgai pintore estadubatuarraren 35 artelan eta gaur zabalduko da jentearentzat eta irailaren 27ra arte izango da ikusteko aukerea.

Gazteizko Artium Museoak izaera oso desbardineko bost erakusketa antolatu ditu aldi berean abuzturako

Bizkaie! 2008-08-05 11:17   Kulturea

Abuztua izango da 'Objeto de réplica' izeneko erakusketea ikusteko azken aukerea. Gainontzeko lau erakusketak 'Power Food', '¡Viva el color!', 'Entornos próximos' eta Artium Museoaren azken erosketak dira.

'Arrupe, nire isiltasun hau' Loiolan antzeztuko dabe garagarrilaren 31n

Bizkaie! 2008-07-24 11:00   Kulturea

Hiru orduko ikuskizuna izango da, 22 ekitalditan bereizita eta sei hizkuntzatan abestutako kantakaz, Gontzal Mendibilek sortu eta zuzendutako obreak jesuita bilbotarraren bizitzearen errepasoa egiten dau.

Beti Jai Alai Dantza Taldeak 40. urteurrena ospatuko dau Bilbon 'Dantza Plazetan' egitarauaren barruan

Bizkaie! 2008-07-24 10:28   Kulturea

Basurtoko bizilagunen euskal kulturarako sentimenduaren barrutik sortua, Beti Jai Alai taldeak, bere jaiotzatik 1968an, dantza eta euskal dantzen ikasketa eta erakusketan konpromiso sendoa hartu izan dau.

XV. Emakumeak Kontari Literatur Lehiaketea jarri dau martxan Bilboko Udalak

Bizkaie! 2008-07-21 15:40   Kulturea

Lehiaketeak beste literatura mueta bat sortzea bilatzen dau, estiloaz gan, gizonezkoen eta emakumezkoen estereotipoak ezabatzen saiatu daitezan. Lengoaia sexistea gainditzea da lehiaketearen asmo nagusietako bat.

Bilboko Artelan berreginen Museoak Joko Olinpikoei buruzko erakusketea inaugurau dau

Bizkaie! 2008-07-18 16:50   Kulturea

Gaur, garagarrilak 18, hasi eta 2009ko urtarrilaren 11ra bitartean, ‘Olinpia: buru eta bihotz’ erakusketea egongo da ikusgai, funts propioak erabiliz Berreginen Museoak antolatu dauen aldi baterako lehen erakusketea, hain zuzen.

Getxoko XXIV. Nazinoarteko Folklore eta Dantza Jaialdia

Bizkaie! 2008-07-18 11:02   Kulturea

Garagarrilaren 21tik 23ra, hiru gauetan, musikea eta dantzea buztartuz, hiru ikuskizun preparau ditue antolatzaileek. Hiru lurralde desbardinetatik etorritako taldeak izango dira protagonista aurten Getxon: Irlanda, Euskal Herria eta Eslovakia, hain zuzen be.

Eako Poesia Egunak

Bizkaie! 2008-07-17 15:16   Kulturea

Herrijeri Emon Arnasa Kultura Taldearen ekimenez, bosgarren urtez egingo dira Gabriel Arestiren omenezko Poesia Egunak Ean, garagarrilaren 19an eta 20an.

Lekeitioko Udalak eta Bilboko Eleiz Artearen Museoak erakusketa bat inaugurau dabe Santa Maria eleizan

Bizkaie! 2008-07-04 15:35   Kulturea

Santa Maria eleizearen esparru osoagaz integraturik eta aldi berean isolaturik dagoan toki batean kokaturik dago erakusketea. 1250etik 1900era arte, garai erromantikotik garaikidera bitarteko Lekeitioko artearen historia batzen dituen 32 artelanek osotzen dabe erakusketea, eta abuztuaren 31ra bitartean izango da ikusgai.