Basurtu auzoak XIX. mendearen amaieratik joan dan mendeko 80ko hamarkadara arte izan dauen bilakaerea ikusgai
2011-04-13 15:45 KultureaErakunde publikoetatik eta pribatuetatik jasotako 150 argazki inguruk osotzen dabe erakusketea. Argazkiak, Kultura eta Hezkuntza Sailagaz, gure uriko auzoen historiaren zabalkundeagaz lotutako hainbat ekimenetan ibili diran Joseba Eguiraun eta Javier del Vigo Bilboko historiaren ikerlariek sailkatu eta dokumentau ditue.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, ondarearen zabalkunderako Bilbao Izan programearen barruan antolatu dauen Basurtu, Bilboko gune historikoa erakusketea inaugurau dau gaur Zankoeta kalean dagoan auzoko udaltegi barrian. Erakusketeak Bilboko auzo horren bilakaerea erakusten dau, XIX. mendearen amaieratik aurrera, bertako biztanleen eta familia handien jarduera ekonomikoa eta soziala eta auzoaren bilakaera historikoa eta urigintza alorrekoa neurri handian markau daben eraikin enblematikoak erreferentzia moduan hartuz.
Erakusketearen helburua, Bilboko hegoaldean dagoan auzo horren bilakaera formalaren eta sozialaren erreferente izan diran jenteen, erakundeen eta eraikinen historia ezagutarazotea da. Basurtuk bizi izan dituan urigintza eraldaketa handien historia, landa inguruko iraganean abiatuz gaur egun dauen uri izaeraraino, 1880an hasi zan eta 1980an, frankismoaren ondoren, amaitu zan ehun urteko tarteari arreta berezia eskainiz.
Erakusketan Basurtuko biztanleen alkarteak be hartu dau parte. Erakunde publikoetatik eta pribatuetatik jasotako 150 argazki inguruk osotzen dabe. Argazkiak, Kultura eta Hezkuntza Sailagaz, gure uriko auzoen historiaren zabalkundeagaz lotutako hainbat ekimenetan ibili diran Joseba Eguiraun eta Javier del Vigo Bilboko historiaren ikerlariek sailkatu eta dokumentau ditue.
Erakusketea Elejabarri baseleizeagaz, Atxa torreagaz eta, Bilboren hazkunderako gune izango ziran lur eremu zabalen jaube ziran jaun handien argazki pribatuakaz hasten da. Erakusketeak auzoaren jarduera gune izan ziran beste batzuk be erakusten ditu, ganadu azokea, merkatu plazea edo ikastetxe publikoa, besteak beste, gaur egun oraindino be bertan dagozan higiezin enblematikoenetan geratzeko, Miserikordia Etxe Santuaren edo Basurtuko Ospitalearen argazkiakaz. Azken hori Torrecillako Markesaren orubean eregi zan, familia aberatsek emondako diruagaz.
2013an ehun urte beteko dituan San Mames futbol zelaia argazki bitxi batzuen protagonista da: zelaiaren bedeinkapen ekitaldia (1913), euskal margolariak ekipoaren erretratuak egiten edo 1952an harmaila gehiago jarteko egin ziran lanak. Horrezaz gan, erakusketeak auzoaren eguneroko bizitzako argazkiak be jasoten ditu, jostunen jaieguna edo Basurtu eta Olabeaga arteko partidua, garagardotegian, gaur egun desagertuta dagoan auzoko beste txoko enblematiko batean.
Erakusketan lekua dabe, baita be, langileen Santiago eta Santa Ana auzuneak, jai herrikoiak, kirolak edo garraio publikoak, auzoa Bilborekin, bat Autonomia kaletik eta bestea Bihotz Sakratutik, lotzen eben bi tranbiek, adibidez. Erakusketea astelehenetik barikura bisitau ahal izango da, goizeko 08:30etatik gaueko 21:30era, Zankoeta kalean dagoan Basurtuko Udaltegi barrian.
Basurtu, Bilboko gune historikoa erakusketea, Bilboko auzoen eta barrutien historiari buruzko hirugarren argazki erakusketea da, 2009an Errekalden eta igaz Deustuan egin ziranen ondoren, danak be uribilduko ondarearen zabalkunderako Bilbao Izan programearen barruan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!