Liburuaren Eguna gaur, hilak 15, Bilbon
2011-04-12 17:23 KultureaAstebete lehenago zabaldu ditu ateak Liburuaren Eguneko azokeak Bilbon. Berastegi kalean 30 stand edo salmahai egongo dira gaur edegita, gaueko bederatziak arte. Liburuak % 10eko beherepenagaz erosi ahal izango dira. Liburuaren Nazinoarteko Eguna apirilaren 23an ospatzen da, baina aurten Aste Santu barruan danez, azokea aurreratzea erabagi eban Bizkaiko Liburu Saltzaileen Elkarteak.
Astebete lehenago zabaldu ditu ateak Liburuaren Eguneko azokeak Bilbon. Berastegi kalean 30 stand edo salmahai egongo dira gaur edegita, gaueko bederatziak arte. Liburuak % 10eko beherepenagaz erosi ahal izango dira. Liburuaren Nazinoarteko Eguna apirilaren 23an ospatzen da, baina aurten Aste Santu barruan danez, azokea aurreratzea erabagi eban Bizkaiko Liburu Saltzaileen Elkarteak.
Urteko literatur nobedadeak merkeago erosteko aukerea izateaz gan, azokara hurreratzen diranek Jon Arretxe, Unai Elorriaga, José Luis Urrutia, Toti Martinez de Lezea, J.J. Abasolo, Jon Bilbao eta beste hainbat idazlegaz topo egingo dabe, izan be egun osoz liburuak sinatzen egongo dira. Liburu aurkezpenak be antolatu ditue, esaterako, 13:00etan Ibaiganen, Patxo Unzuetaren A mí el Pelotón. Y otros escritos de Fútbol lana. Eta Bilboko Alondigean pentsamendu lorak banatuko ditue.
Bizkaiko Liburu Saltzaileen Elkarteak urtero banatzen ditu Paperezko Eskuargiak, Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harira, literaturearen edo liburuaren inguruan lan berezia egin daben pertsona edo erakundeei; aurten, Irati Jimenez, Jon Bilbao eta Rosa Montero idazleek eta Iñaki Mendizabal Elordi kazetariak jaso ditue.
Euskal Herriko beste uriburu batzutan be aurreratu ditue Liburuaren Eguneko azokak: Iruñean, esaterako, Bilbon lez, apirilaren 15ean egingo da; Gasteizen, barriz, asteburuan izango da, hilaren 16an eta 17an. Donostian, ostera, ez dabe Gipuzkoa Plazako urteroko feriarik preparelp, baina liburu aurkezpenak egingo ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!