EHUk Lekuonaren 'Ibaiak basamortuan' poema-liburua plazaratu dau
2008-07-03 11:35 KultureaObreak Juan Mari Lekuona (Oiartzun, 1927 - Donostia, 2005) hil zan momentuan lantzen egoan poemak batzen ditu eta ordutik kaleratzen dan lehenengo lana da.
Bigarren Eskuko Liburu Azokea Getxon hirugarren urtez
2008-06-24 14:30 KultureaUrtero legez, liburuek prezio sinbolikoak izango ditue, (euro batean hasita) eta, ohitureari eutsiz, batutako dirua alkartasunezko lankidetza-proiektu batean erabiliko da.
Jose Pablo Arriaga eskultorearen lanak ikusgai Lekeitioko Garraitz ugartean
2008-06-24 10:41 KultureaLekeitioko Garraitz ugartea erakusketa-gune bihurtu da lehenengoz, Jose Pablo Arriaga eskultore markinarraren lanak jasoteko. Urrira arte ikusgai izango da 'Theresse' izeneko erakusketea, iroko izeneko egurrez egin eta suagaz tratautako lanakaz.
GetxoPhoto’08, irailaren 11tik urriaren 12ra
2008-06-18 19:41 KultureaBegihandi kolektiboaren ekinbidez, bigarrenez dator aurten GetxoPhoto, Best Brand Logo kategorian, European Design Award saria besapean dauela.
XIX. mendeko artea Bilboko Arte Eder Museoaren eskutik
2008-06-17 18:21 Kulturea‘Goyatik Gauguinera’, gaur, hilak 17 hasi eta irailaren 28ra arte zabalik egongo dan erakusketan, museo bilbotarreko bildumatik aukeratutako 117 obra egongo dira ikusgai, besteak beste, Goya, Gauguin, Sorolla, Zuluaga eta Regoyosen obrak.
EHUren Bilbo Artea eta Kultura ikastaroetan jantzea izango da nagusi
2008-06-12 11:17 KultureaEuskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Bilbo Artea eta Kultura (BAK) udako ikastaroen bederatzigarren edizinoa bagilaren 23tik garagarrilaren 18ra bitartean egingo da eta barrikuntza nagusia euskal jantza tradizionalaren ganeko programea da. Jantza tradizionalari jagokon lekua emon gura deutson ekimenaren helburua datozan urteotan BAKren barruan jantza tradizionalak aparteko lekua hartzea da.
Sondikan izango da VI. Txotxongilo Eguna
2008-06-05 15:46 KultureaAurten bigarrenez, 2004ko esperientzia arrakastatsuaren ostean, Unima Euskal Herriko Txotxongilo alkarteak Txotxongilo Eguna antolatuko dau Sondikan, bagilaren 13tik 15era bitartean. Holan, Bermeoren lekukoa hartuko dau ekimenaren seigarren edizinoa antolatzeko.
Oteiza eta Uribe omendu ditu Bilboko Liburu Azokeak
2008-06-05 15:32 KultureaBilboko Liburu Azokan, Arenaleko karpan, Jorge Oteiza jaiotzearen mendeurrenaren harian, artistearen izen bera daroan museoko kideak omendu ditue. Ekitaldi berean, Kirmen Uribe idazleak Kritika Saria jaso dau.
Gregorio Arrienek jaso dau Bilboko Liburu Azokako Urrezko Idazlumea
2008-06-04 10:41 KultureaHistorialari bizkaitarrak saria jaso dauen ekitaldi berean Henrike Knörr omendu dabe. Eneko Knörrek, euskaltzain zanaren semeak, Ramon Zumalaberen margolan bat jaso eban Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik.
Gonzalo Pontonek jaso dau Edizino Saria
2008-05-28 15:47 KultureaCritica Argitaletxearen sortzaile eta zuzendari nagusi Gonzalo Pontonek jaso dau gaur Edizino Saria hilaren 29tik bagilaren 8ra izango dan Bilboko XVIII. Liburu Azokearen aurkezpen ekitaldian.
'Euskarazoka', euskerazko argitalpenen azoka berezia Gernika-Lumon
2008-05-28 14:04 KultureaUdaleko Euskera Zerbitzuak azken urteotako euskarazko argitalpenak salgai jarriko ditu, prezio sinbolikoan, hileko lehenengo zapatuetako azoka berezietan.
Teresa Ahedo pintore bizkaitarrak 'Parpadear' izeneko erakusketea inaugurauko dau gaur
2008-05-27 11:34 KultureaArtistearen 20 lan baino gehiago batzen dira erakusketan, muraletik formatu txikira arte, eta guztietan emakumearen irudia da oinarria, forma biribilakaz, adierazkortasunez eta samurtasunez beterik. Erakusketea Bilboko Lumbreras arte-galerian izango da ikusgai bagilaren 27ra arte.
Leioako IX. Umore Azokako sarituak
2008-05-26 11:47 KultureaKaleko ikuskizun Onenari saria Cikaros & TinCan Company taldeak jaso dau ‘Freaks’ ikuskizunagaitik; Euskadiko Kaleko Ikuskizun Onenari saria, barriz, Gaitzerdi Teatrorentzat izan da ‘Otsoko’ ikuskizunagaitik.
Garagarrilaren 11tik 13ra, kale antzerki jaialdia izango da Lekeition
2008-05-23 14:03 KultureaEuskal Herriko, Errusiako, Quebec-eko, Alemaniako, Portugaleko, Frantziako, Kataluniako eta Espainiako kale-antzerkirik onena ikusteko aukerea izango da.
Leioako Umore Azokan, 12 konpainia euskaldunetatik erdiak ikuskizuna estreinauko dau
2008-05-20 15:47 KultureaBizkaie!-n aurreratu genduan legez, Leioan maiatzaren 22tik 25era egingo dan azokan, danetara, 47 konpainia izango dira, horreetatik 12 euskaldunak.
Asteburu honetan, Portugaleteko III. Folklore Azokeak 30 erakusle baino gehiago batuko ditu
2008-05-08 15:26 KultureaElai-Alai Kulturguneak antolatuta eta hainbat erakunde publikok eta enpresa pribaduk lagunduta, maiatzaren 10ean eta 11n Portugaleteko III. Folklore Azokea izango da Ezkerraldeko herri bizkaitarrean.
Leioako kaleak umorez jantziko dira
2008-05-07 15:39 KultureaLeioako Umore Azokea kaleko umore artisten eta arte eszenikoen bilgunea da. Lau egunez, maiatzaren 22tik 25era, 47 konpainiak 49 ikuskizun eskainiko ditue eta, danetara, 160 ekitaldi baino gehiago izango dira herri bizkaitarrean. Konpainia horreetatik 12 euskaldunak dira, 21 estadu espainiarrekoak (Aragoi, Gaztela eta Leon, Andaluzia, Katalunia...) eta 14 nazinoartekoak (txina, Estadu Batuak, Belgika, India...).
Barrueta Arte Alkarteak Benito Barruetaren 22 artelanen erakusketea antolatu dau Bermeon
2008-05-06 11:44 KultureaBarrueta Arte Alkarteak jarduera batzuk antolatu ditu Bermeoko Udalaren babesagaz, ‘Benito Barruetaren omenezko erakusketea’ goiburuagaz. Jarduera horreek maiatzaren 10etik 25era bitartean egingo dira, Bermeon.
Instalazinoek hartuko dabe protagonismoa Guggenheimen
2008-04-28 18:02 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak 'Instalazinoak: Guggenheim Bildumen aukeraketak' izenburuko erakusketea aurkeztuko dau bihar. Erakusketan, egungo artearen lau nazinoarteko artista adierazgarriren lana egongo da ikusgai: Rirkrit Tiravanija, Matthew Ritchie, Javier Pérez eta David Altmejd-ena.
Eskola arteko Jantzari Eguna Gernikan
2008-04-25 14:22 KultureaEskola arteko Jantzari Eguna ospatuko da domekan, apirilak 27, Gernikako Urbieta kiroldegiko futbol zelaian. Allende Salazar, Barrutia, Mertzede, San Fidel eta Seber Altube ikastetxeetako Lehen Hezkuntza eta DBH-ko 1.210 umek parte hartuko dabe.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...