Arrate Egaña idazleak irabazi dau Gabriel Aresti XXX. Ipuin Lehiaketea

Bizkaie! 2013-06-26 15:12   Kulturea

Gabriel Aresti XXX. Ipuin Lehiaketako epaimahaiak Arrate Egañak idatzitako Marquez ipuina saritu dau, eta Uxue Alberdik aurkeztutako All right-ek, ostera, akzesita jaso dau.

Gabriel Aresti XXX. Ipuin Lehiaketako epaimahaiak Arrate Egañak idatzitako Marquez ipuina saritu dau, eta Uxue Alberdik aurkeztutako All right-ek, ostera, akzesita jaso dau.

Euskerazko epaimahaia Katixa Agirrek, Juan Kruz Igerabidek eta Igor Estankonak osotu dabe. Epaimahaikideek Egañaren lanaren orijinaltasuna eta ausardia azpimarratu ditue. Marquez kontakizunak kartzela barruko biolentzia dau berbagai. Arrate Egaña Gimenezek (Errenteria, 1963) hainbat liburu ditu argitaratuta, besteak beste, Paradisua (2012), Kixmi elurpean (2005) eta Benetako pirata (2011, Elkar).

Arrate Egañak 3.500 euroko saria jasoko dau, eta Uxue Alberdi bertsolari eta idazle elgoibartarrak, 1.750 euro, akzesitagaitik. Gaztelaniazko atalean, Alberto Bellidok (Madrid, 1976) izan da irabazle, Turistas testuagaitik, eta akzesita Antonio Torrejónentzat izan da, Síndrome vacacional lanagaitik.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dau sariketea. Literatur jarduerea sustatzea da lehiaketearen helburua, eta Gabriel Aresti (1933-1975) idazle bilbotarra gogoratzea bere bai. Sekula baino testu gehiago aurkeztu dira edizino honetan, 1.869, danetara. Testu gehienak gaztelaniaz izan dira, 55 izan dira euskeraz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu