Aiko taldeak ikasturte amaierea ospatuko dau zapatuan, Plateruena kafe antzokian

Bizkaie! 2013-06-21 15:52   Kulturea

Aiko musika eta eta jantza irakasle taldeak zapatuan, hilak 22, egingo dau aurtengo Jantzazale Eguna, Durangoko Plateruena kafe antzokian. Ikasturtea amaitzeko, antxinako erromerien antzeko jaia prestau dabe, bazkari eta bazkalostea.

Aiko musika eta eta jantza irakasle taldeak zapatuan, hilak 22, egingo dau aurtengo Jantzazale Eguna, Durangoko Plateruena kafe antzokian. Ikasturtea amaitzeko, antxinako erromerien antzeko jaia prestau dabe, bazkari eta bazkalostea.

Lehenengo hitzordua Plateruenan bertan eukiko dabe, 14:00etan, eta txakolin kopatxua edan ostean, 14:30ean bazkari herrikoia egingo da. Bazkaria amaituta, 17:00ak inguru, hasiko da erromeria, Aiko taldeko musikariak eta jantzariak eszenatoki ganean dagozala. Aikok bere errepertorio zabala eskainiko dau, musika tradizionaleko errepertorioa barritzen daben kantak, hain zuzen be. Jantzaldi-eromeriaren ostean, 19:00etan, guatekete tradizionala egingo dabe Plateruenan.

Oraintsu argitaratutako Bilgua (Elkar) diskoko kantak be joko ditue zapatuan. Entzuteko musikea da, baina batez be jauzien, nahiz ingurutxu, mutiljantza, jota, vals, txotis, zortziko,.. doinuen erritmoan jantzan egitekoa, azaldu dabe Aiko taldekoek. Jantzaldi Ibiltaria-ren amaierako ospakizuna izango da zapatukoa, Aiko taldeak orain bost urte martxan ipinitako jantza tradizionalaren ganeko zaletasuna berreskuratu eta sustatzea helburu dauen programea. Bi mila lagunek hartu dabe parte daborduko. Euskal Herri osoan zehar tailer ibiltariak antolatuz abiatu zan ekimena.

Aiko Taldea gaur egun Aitor Furundarena (eskusoinua eta konposatzailea), Álvaro García (gitarristea eta konposatzailea), Asier García (perkusino), Sabin Bikandi (txistularia eta konposatzailea), Elur Arrieta (perkusinoa), Ainara Artetxe (biolinistea) eta Juan Ortiz (tekladuak), Jon Gaminde (gaitea eta tanborra), Martin Ariztimuño (gaitea) dira taldea osotzen daben musikariak. Larraitz Artetxe, Patxi Laborda, Jon Maya eta Vanesa Castaño dira jantza maisu eta jantzariak.

Jantzale Egunean parte hartzeko, beharrezkoa da izena emotea. Informazino gehiago: www.aikotaldea.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu