'Obabakoak' liburuaren edizino barritua, 25. urteurrena ospatzeko
2013-06-18 15:54 KultureaBernardo Atxagaren Obabakoak-en 25. urteurrenean liburuaren edizino barria kaleratu dabe Erein eta Alfaguara argitaletxeek, euskeraz eta gaztelaniaz hurranez hurran. Urtemugea dala eta asteon egiten dabilzan ekitaldien leku berean izan da aurkezpena, Arriaga antzoki ondoko karpan.
Bernardo Atxagaren Obabakoak-en 25. urteurrenean liburuaren edizino barria kaleratu dabe Erein eta Alfaguara argitaletxeek, euskeraz eta gaztelaniaz hurranez hurran. Urtemugea dala eta asteon egiten dabilzan ekitaldien leku berean izan da aurkezpena, Arriaga antzoki ondoko karpan.
Aurkezpenean, Bernardo Atxaga idazleaz gan, Ereineko Iñaki Aldekoa, Alfaguarako Pilar Reyes eta Marta Cardenas irudigilea izan dira.
Edizino ederra eta dotorea kaleratu dau Ereinek, Aldekoaren berbetan. Marta Cardenas irudigilearen lanak tartekatu ditue liburuan, oso ondo landu dau testua, ondo ulertu dogu alkar, ganeratu dau. Obabakoak Atxagaren urte askotako lanaren kulminazinoa izan zan.
Bernardo Atxaga pozik dago berrargitalpenekaz, poza emoten deust hemen egoteak, eta sasoi honeetan poza emoten deutsunari heldu behar jako. Aurkezpena Arriaga ondoan egitea bera be ospakizuna dala adierazo dau.
Alfaguarak be edizino berezia atondu dau urteurrena ospatzeko. Liburuaz gan, Joxeanjel Arbelaitz Irastortzak zuzendutako Lugares vacíos, palabras llenas de Joxeanjel dokumentala eta Marta Cardenasen irudiak batu ditue. Bernardoren literatur unibersoko ardatz diran berbak azaltzen ditu -azaldu dau Reyesek-, Bilbo, berbarako, beti bueltetan dan uria.
Eguenean, hilak 20, Obabakoak-en irakurraldi jarraitua egingo dabe Arriaga antzokian, 8:00etatik aurrera. Atxagak berak hasiko dau irakurketea. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako Klasikoen Irakurketa Jarraitua ekimenaren seigarren edizinoa izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!