Bilboko Unibersidade eta Antzerki Eskolen II. Jaialdia garagarrilaren hasieran egingo da
2013-06-19 12:19 KultureaEAE zein Nafarroako prestakuntzazko antzerki-talde askok parte hartu arren, izena mon daben antzezlan guztien artean, azkenean sei aukeratu dira, garagarrilaren 1etik 6ra taularatzeko.
Izena emon daben antzezlan guztien artean, azkenean sei aukeratu dira, garagarrilaren 1etik 6ra taularatzeko. Garagarrilaren 7an, domekan, amaierako ekitaldia egingo da Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Anima Eskola eta SGAEren Autore Fundazinoa dira antolatzaileak, Algis Arlauskas zuzendariaren koordinazinopean. Prozesu guztia martian jarri zan abian, eta EAE zein Nafarroako prestakuntzazko antzerki-talde askok parte hartu dabe bertan. Parte hartu eta hautatuak izateagaitik 250na euro irabaziko ditue aukeratutako lau taldeek.
Sariei jagokenez, ikuskizun, egokitzapen eta zuzendaritza onenaren sariak emongo dira. Horrezaz gan, emakumeen interpretazino onenari eta gizonen interpretazino onenari be emongo jakez diploma bana, baita ikus-entzuleen saria be. Ikuskizun Onenaren Saria antzezlanaren grabazino editatua izango da, eta hurrengo udagoieneko egitarauan sartuko da.
Saritutako antzezlana programetan danean grabau egingo. Hautatutako taldeek Teatro aretoan eskainiko dabe euren ekitaldia, 20:00etatik aurrera. Sarrerearen prezioa 7€koa izango da aldez aurretik erosita, 8€ Txarteldegian bertan; era berean, 20€ko abonua egongo da salgai jaialdia oso-osorik ikusi nahi dabenentzako.
Ondokoak dira hautatutako konpainiak:
1. DinamHIKA (Nexoteatro gune formatiboa - Bilbo), Francisco Nievaren El baile de los ardientes lanagaz, Ricardo Padillak moldatua eta bere zuzendaritzapean (Garagarrilak 1).
2. Utopian Getxoko Antzerki Eskola, Molieren La danza de la mentira lanagaz, Aintza Uriartek moldatua eta Carlos Baigesen zuzendaritzapean (Garagarrilak 2).
3. Mutis por el foro (Nafarroako Unibersidadea), Patrick Hamiltonen Luz de gas lanagaz, Elena Ardilak moldatua eta bere zuzendaritzapean (Garagarrilak 3).
4. Clan Konstantin (Barakaldoko Arimaktore Antzerki Ikasgela), Tennesse Williamsen La gata sobre el tejado de zink lanagaz, Alicia Romerok moldatua eta bere zuzendaritzapean (Garagarrilak 4).
5. Speculum Vitae (Nafarroako Unibersidadea), Pierre de Marivauxen El juego del amor y del azar lanagaz, Patxi Muñozek moldatua eta bere zuzendaritzapean (Garagarrilak 5).
6. Anima Eskola (Bilboko Antzerki eta Zine Eskola) Eugene Ionescoren Delirio para dos lanagaz, Marina Shimanskayak moldatua eta bere zuzendaritzapean (Garagarrilak 6).
Marina Shimanskaya Animako zuzendaria da Bilbon, Algis Arlauskasegaz batera. Berez, jaialdiaren zuzendaritzea Algis Arlauskasi egokitu jako, Anima Eskolan zuzendari be dan aktore, gidoilari, zuzendari eta errealizadoreari. Ikuskizun guztiak amaitu eta gero tertuliak antolatuko dira, antzeztutako lanei buruz eztabaidatzeko.
Sari banaketea garagarrilaren 7an izango da, domekan, 19:00etatik aurrera. Ekitaldian Let´s Dance talde bilbotarrak eta Txaika Teatro taldeko aktoreek be parte hartuko dabe.
Bigarren edizino honetako epaimahaian dagoz Ignacio Casado (SGAEKO Autore Fundazinoaren eta Campos Antzokiaren zuzendaria), Kepa Ibarra pedagogo eta antzerki zuzendaria, bere garaian Gaitzerdi Teatro taldea abian jarri ebana eta Gonzalo Centeno, antzerki produktore eta kudeatzailea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!