Danetara, 46 antzezlan izango dira ikusgai 2008ko Leioako IX. Umore Azokan
2008-04-07 15:25 KultureaMaiatzaren 22tik 25era, Leioako Umore Azokearen IX. edizinoak nazinoarteko 12 konpainia, Estadu espainoleko 17 eta Euskal Herriko beste 17 talde batuko ditu, antolatzaileek jasotako 360 proiektuetatik aukeratuak.
AlhóndigaBilbaok lehenengoz egingo dau Gutun Zuria literatur jaialdia, apirilaren 15etik 27ra
2008-04-02 10:46 KultureaAlhóndigaBilbaoren helburuetariko bat bilbotarrei irakurketa modu atsegin eta erakargarrian hurreratzea da. Horretarako, ‘Gutun Zuria’ izenburupean, kalidade handiko literatur jaialdi bat antolatu dau Bilbon.
Zirkuitoak bi antzezlan eskainiko ditu Bilbon, Antzerkiaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginaz
2008-03-26 14:26 KultureaPrograma honen bultzadea sano esanguratsua da, batez be gogoan hartzen bada Euskadin Arte Eszenikoen alorrean dagoan zirkuitu amateur bakarra dala. Zirkuitoak 1.700 ikusle baino gehiago batu zituan 2007ko edizinoan, eta 2001ean abian jarri zanetik, 16.000 ikusle inguru erakarri ditu.
'Ero', Jon Martinen analisi psikiatrikoa
2008-03-06 11:37 KultureaBere lehenengo ipuin-liburua idatzi du Jon Martinek, estilo-aniztasuna menperatzen dauenaren esku trebea erakutsiz, baita teknika abil hori narrazinoaren mesedetan jarteko buru azkarra be.
Peter Blake britainiarraren lanak ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan
2008-03-04 10:35 KultureaErakusketea 100 bat lanek osotzen dabe, bilduma pribaduetatik zein beste museo batzuetatik hartutakoak. Artisteak herri kulturea islatzen dau, zinea, musikea, publizidadea... erabilten ditu inspirazino-iturri moduan.
‘Surrealismoaren gauzak’ Bilboko Guggenheimen
2008-02-29 10:45 KultureaMundu osoko bilduma publiko eta pribatuetako 250 objektu inguru ikusgai jarriz (asko inoiz erakutsi bakoak), ‘Surrealismoaren gauzak’ erakusketeak mobimentu honetako produkzino estetikoak izan eban gero eta komertzializazino handiagoaren eraginez sortutako tentsinoak agirian ixten ditu.
Juan Antonio Urbeltzen ‘Axeri Boda’ dantza ikuskizuna estreinauko dau Bilboko Arriaga antzokiak
2008-02-21 18:36 KultureaDatorren domekan, zezeilak 24, estreinauko da, arratsaldeko 20:00etan, Juan Antonio Urbeltzen ‘Axeri Boda’ izeneko dantza ikuskizun barria Bilboko Arriaga antzokian. Antropologo eta folklorista iruindarrak Argia bere dantza taldearentzat sortu dauen azken ikuskizuna da.
‘Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944). Kultura jasoko euskaltzaleen sarearen baitan’ liburua plazan
2008-02-21 17:11 KultureaPiarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944) liburua Amelia Hernándezen doktorego tesia da, Joseba Agirreazkuenaga eta Javier Díaz Nociren zuzendaritzapean egindakoa. Piarres Lafitte idazle lapurtarraren figura eta lana aztertzen ditu zehatz-mehatz.
Bosteko erakusketa ibiltariak Iñaki Cerrajeria, Carlos Marcote eta Patxi Coboren artelan barriak jarri ditu ikusgai
2008-02-21 10:48 KultureaBostekoren XI. edizinoak lehen aldiz dakarz argazkiak Patxi Cobo bizkaitarraren eskutik, izan be, Patxi Cobo artistarik nabarmenena eta personalena da euskal argazkilaritzan.
Abian da ‘Zirkuitoa’, Euskadiko arte eszenikoen arloko zirkuitu amateur bakarra
2008-02-20 11:12 KultureaZirkuitoak, Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak antzerki-talde amateurren jarduerea sustatzeko antolatzen dauen ekimenak bultzada sendoa izango dau zezeilaren 21ean hasiko dan zortzigarren edizinoan.
Ana Maria Moix eta Luisa Etxenike izango dira ‘Eztabaidak literatureagaz’ ekimenaren hurrengo protagonistak
2008-02-18 18:35 Kulturea‘Eztabaidak literatureagaz’ ekimenaren bigarren saioa egingo da zezeilaren 19an, Ana Maria Moix eta Luisa Etxenike idazleakaz. ‘Emakumea izan eta idaztea’ gaia jorratuko dabe bi idazleek alkarrizketa baten bidez, Pili Kaltzada kazetari eta poemagileak zuzendurik. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrieta Liburutegiko areto nagusian.
Erreka Mari txotxongiloak 30 urte bete ditu
2008-02-12 18:40 KultureaErreka Mariren 30 urteetan, Donostiako bikoteak 1.500 emonaldi inguru eskaini ditu hainbat eskola, ikastola, ludoteka eta kultur etxetan. Euskal Herri osoko eta baita nazinoarteko beste hamaika lehiaketa eta agertokietan be aurkeztu dira antiguotarrak.
Bilboko Arte Eder museoak Euskal Herriko 80 obra batu ditu
2008-02-12 11:22 KultureaErakusketeaz gan, euskal artea zabaltzeko helburuagaz, gida bat be editau dabe. Danetara, 118 artistaren biografia eta obrak jaso dira argitalpenean, 'euskal artearen ganeko ikuspegi zabala eta osotua emoteko'. Erakusketea maiatzaren 25era arte izango da ikusgai.
'Grönholm Metodoa' antzezlana Arriagan
2008-02-11 17:31 KultureaBilboko Arriaga antzokiak Txalo Produkzioak taldeak produzidutako 'Grönholm Metodoa' antzezlanaren hiru emonaldi eskainiko ditu, zezeilaren 12an bat eta 13an bi. Jordi Galceranen lanaren euskerazko bersino honetan lau euskal aktore ezagun batu ditu: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza, Ramon Agirre eta Itziar Ituño.
Angel Corellak Arriagan egingo dau jantzan
2008-02-04 14:53 KultureaBilboko Arriaga antzokian jantza-gala bat izango da Angel Corellaren eskutik. Zezeilaren 4ean eta 5ean, 20:00etan hasita, Corellak jantza klasikoko programa bat eskainiko dau, Philip Glass eta Ricardo Drigoren piezakaz eta George Bikadze eta Marius Petiparen koreografiakaz.
‘Dantza Plazetan’ ekimenaren barruan, 7 dantza taldek Bilboko 5 auzotan egingo dabe jantzan urtean zehar
2008-01-25 14:12 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ‘Dantza Plazetan’ programea abiarazo dau euskal folklorea indartzeko eta plaza publikoetan erromeriaren tradizinoa berreskuratzeko.
XX. mendeko 63 artelan batzen dituan erakusketa pribadua ikusgai Bilbon
2008-01-22 13:38 KultureaAurten, Bilboko Arte Eder Museoak 100 urte beteten ditu eta hori ospatzeko lehenengo erakusketea honezkero ikusgai dago: 'XX. Mendeko Artea'. Martiaren 2ra arte izango da zabalik.
‘Eztabaidak Literatureagaz’ ekimena estreinauko dabe Ramiro Pinillak eta Harkaitz Canok
2008-01-17 14:59 Kulturea‘Eztabaidak Literatureagaz’ ekimen barriari esker, hilebetero, bi idazle azalduko dira jentaurrean literaturaz eta idazteko ofizioaz berba egiteko. Helburua ez da, beraz, egile bakotxaren azken lanak aurkeztea, irakurleen interesekoak diran gaiei buruz sakontzea baino.
Margolanak eta argazkiak ikusgai Bilboko Udaltegietan
2008-01-15 14:46 KultureaBagilera bitartean, lau margolan-erakusketa eta argazki-erakusketa bat jarriko ditue ikusgai Deustuko, Abandoko, Begoñako, Zorrotzako, San Inazioko, San Frantziskoko eta Otxarkoagako erakusketa aretoetan, 'Expodistrito' ekimenaren barruan.
Arturo Perez-Revertek bere azkeneko nobelea aurkeztu dau Bilbon
2008-01-15 13:41 KultureaLiburuan 1808ko maiatzaren 2an jazotakoa eta egun horrek 200 urtez izan dituan 'manipulazinoak' azaltzen ditu. Lana Un día de Colera izenburupean argitaratu dau.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...