EHUko Arkitektura ikasleek 'Balenciaga argitzen' erakusketea edegi dabe Bizkaia Aretoan

Bizkaie! 2013-04-11 18:17   Kulturea

Cristobal Balenciaga jostun ezagunaren jantziak inspirazino iturri hartuta, EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko laugarren mailako hamar ikaslek Balenciaga argitzen erakusketea osotu dabe. Bizkaia Aretoan egongo dira ikusgai sorkuntzak, apirilaren 26a arte.

Erakusketeak lau hileko proiektuaren emoitzak batzen ditu. EHUko ikasleek Balenciagaren lanak ikuspegi konstruktibo eta kontzeptualetik aztertu ditue eta, analisi horretatik, zortzi lanpara diseinatzea eta gauzatzea proposau eben, jostunaren beraren hainbat sorkuntza oinarri hartuta. Lanparen ondoan, objektu bakotxa diseinetako prozesuan emondako pausuak azaltzen dira, eta bideo bat be proiektauko da, egileek euren lanaren zehaztasunak azalduz. Cristobal Balenciaga Fundazinoak eta Euskal Herriko Unibersidadeak alkarleanen abiatu dabe ekimena.

Balenciaga argitzen Bizkaia Aretoko Axular aretoan izango da, Bilbon, apirilaren 11tik 26ra bitartean. Astelehenetik barikura, 8:00etatik 20:00etara, edegiko dabe erakusketea. Sarrerea doban da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu