Oier Guillanek 'Elkartasun basatia' poesia-liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2013-04-26 15:51   Kulturea

Antzerkiak biztutako gogoetea da Oier Guillanen Elkartasun basatia poema-liburuaren abiapuntua: norbanakoa eta taldearen arteko topekadea, bien arteko hartu-emonak. Idazle errenteriarraren hirugaren olerki liburua da hauxe. Susa argitaletxeagaz plazaratu dau.

Antzerkiak biztutako gogoetea da Oier Guillanen Elkartasun basatia poema-liburuaren abiapuntua: norbanakoa eta taldearen arteko topekadea, bien arteko hartu-emonak. Idazle errenteriarraren hirugaren olerki liburua da hauxe. Susa argitaletxeagaz plazaratu dau.

Sei atal ditu liburuak: Esan gabe doa, Identitatea euliari azaldua, Jendea izaki, Manikien odola, Oinak hotz ditut baina ez nago hilik eta Sudurrik gabeko pailazoa. Sorkuntza prozesuan, antzerkian, idazle batek ezin dau bere ego hutsetik sortu, taldean sortu behar dau eta horrek gogoeta interesgarriak eragin eutsozan. Testuak partitura izan daitezan ahalegindu da Guillan, hartzaileak zeozelako interpretazinoa egin daian. Horregaitik, antzerki mundutik hainbat irudi hartu ditu, besteak beste, pailazoa, bufoia edo manikia.

Antzerkiak edukian ezeze itxuran be, estetikan, eragina izan dau, hau da, erritmoan, errepikapenean edo musikaltasunean. Antzerkiak presentzia nabarmena dauka Elkartasun basatia lanean, azken baten.

Behar barria aurkezteko, makinatxu bat errezitaldi egingo ditu hurrengo asteetan Oier Guillanek: maiatzaren 9an, Donostiako Literaktum jaialdin; bagilaren 1ean, Larrabetzuko Literaturian; eta bagilaren 7an, Errenterian.

Bizkaie!-n alkarrizketea egin eutson martian, irakurri gura izan ezkero, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu