Basquepoetry.net
2004-07-09 00:00 Kulturea
Basquepoetry webgunearen zuzendari literarioa Koldo Izagirre da. Bera arduratzen da poemen aukeraketaz, baita itzultzaileen koordinazinoaz be. Aurretik, poemen aukeraketa beharretan ibilitakoa da Izagirre. Holan ba, ez jako hain gatxa egin ekimen barria aurrera eroatea.
Idazle bakotxaren lau poema jasoten dira webgunean, baina badagoz, bai, salbuespenak. Izan be, klasikotzat joten diran egileen kasuetan, poema gehiago dagoz. Metodologia honeri esker, irakurleari euskal poesiaren panorama orokorra eskaintzen jako, eta bide batez euskal poesia munduan ezagutarazoten da.
Ekimenaren barritasunen artean, itzulpenak nabarmendu behar dira ...
‘Soinujolearen semea’, Espainiako Narratiba Sarirako hautagaien artean
2004-07-02 00:00 Kulturea
Edozelan be, egunotan akabau dauz Atxagak obrearen itzulpen beharrak, izan be, Espainiako Narratiba Sarirako eskaria egiteaz gan, irailerako liburu-dendetan ‘El hijo del acordeonista’ topauko dogu. Egin dauan lehenengo itzulpena da, bere emaztearen laguntzinoagaz. Beste lan batzutako esperientzia ikusita, itzulpenek ate ugari edegiten dabezala ondo daki Atxagak, izan be, Obabakoak obra saritua 24 hizkuntzatara itzuli da argitaratu zanetik hona, eta obrea euren hizkuntzan irakurri leikien azkenak japoniarrak dira. Holan ba, ‘Soinujolearen semea’ katalanera, italierara eta frantsesera itzultzeko proiektuek aukera handiak daukiez ...
Txotxongilo Eguna Getxon
2004-07-02 00:00 Kulturea
Antolatzaileek ‘txotxongiloen ikuskizun batean parte hartzen daben inozko txotxongilo zale gehien batzeko asmoa’ daukie. Marka hori (gaur egun 402 titiritero eta 463 txotxongilotan dago, 2003ko gagarrilaren 13an Britainia Handian lortutakoa), Errekorren Guiness Liburu ospetsuan sartuko litzateke, antolatzaileek ipinitako helburua betetekotan.
Txotxongiloen bilera honetan parte hartzeko ez da titiriteroa izan behar. Edonor joan leiteke Getxora txotxongiloa eskuetan hartuta. Deialdiak ez dauka adin mugarik, ezta txotxongilo mueten ganeko mugarik be. Lana errezteko, ganera, Areetako plazan bertan txotxongiloak egiteko tailerrak zabalduko dira.
Errekorra ...
Paddy Rekalde, bihotzetik ataratako kadentziagaz
2004-06-25 00:00 Kulturea
"Bilbaon / esperantza / are meharrago, / ilunago eta / laburragoa da". Askotan esaten da Bilbo basamortu kulturala dala gaur egun.
Beste leku askotan legez, herriak kultur mailako hamaika jarduera sortu ebazan: jaiak, gazte lokalak, irrati libreak... danak gazte mobimentuak zein auzo alkarteek egindakoak, eta gehienak kenduta edo kentzeko bidean dagoz. Jaiakaz edota Santutxuko Sorgintxulogaz zer egin gura daben ikusi baino ez dago. Goi mailako “kultureari” begira egiten dira eskaintza guztiak.
Edozelan be, atzean goxotasuna be igarten da. Batez be barraren kontrako goxotasuna. Maitasun ...
JAIki 2004, jaiaren eta Euskal Herriko herri kulturearen aldarrikapena
2004-06-18 00:00 Kulturea
Jai eta Herri Kulturearen Aldeko Manifestua
1. Euskal Herrian jaiaren zentzua bizirik dago eta agirikoa da herritarrek jaiari erakusten deutsen atxikimentua. Egun, oraindino, herri honetako kulturearen oinarrian dagozan atabismo zabaleko ospakizunek bere horretan diraute. Inauterietatik Sanferminetara, Aste Nagusian zehar, jaia osasuntsu dabil.
2. Artista, musikari, idazle, konpartsa, peña, blusa, jai batzorde eta herri kulturan txertatuta dagozan ganerako eragileen zeregina jaia bere zentzu osoan iraunarazotea da (errituak, zentzu iniziatikoa, alaitasuna, alkartasuna, ironia, umorea, kritika, heterodoxia, orgia, katarsia). Ez ditu protagonismo edo ...
Poesia gaztea, hiru poeta gazte
2004-06-11 00:00 Kulturea
Hirugarren liburua Jon Gerediaga (1975) bilbotarrak argitaratu dau, Pamiela etxeagaz: “Fitola balba, karpuki tui” izena ipini deutso Aritz Merinoren marrazkiakaz datorren liburuari.
Jon Gerediaga beste esparru baten zan ezaguna: antzerkian. Izan be, Antzerkiola Imaginarioa taldean dabil, taldeak eszenaratzen dituen lanak idazten. Edozelan be, eta Gerediagaren berbetan esanda, bere obrek asko daukie poesiatik, eta bere poesiak be asko dauka antzerkitik. Ez alperrik: antzerkian hasi baino lehen, poesia idazten eban, eta azkenean batak bestearen kutsua hartu ei eban.
Liburu honetako poemak barru-barruko ...
Leioako Nazinoarteko V. Umore Azoka, maiatzaren 27tik 30era
2004-06-11 00:00 Kulturea
Aurtengo Umore Azokak aurkezten dauan egitarauaren kalidadeaz gan, antolatzaileek eta kolaboratzaileek Leioako Azokak orain bost urte jaio zanetik ezagutu dauan eten bako hazkundea azpimarratu dabe.
Urterik urte handitu egin da bertan parte hartzen daben konpainien kantidadea eta Umore Azokara hurreratzen diran arte eszenikoen profesionalen eta zaleen presentzia. Beste alde batetik, oso garrantzitsua da antolatzaileek emoten deutsen azoka izakerea ze hartu-emon kulturalen gune ez eze Leioa zirku, antzerki eta dantza ikuskizunen alkartrukerako gune bihurtzen dalako.
Ganera, azokeak herria bertoko eta kanpoko ...
Mikel Zarateren altxorra Sarean
2004-06-04 00:00 Kulturea
Hurrengo pausuak
Ezustekorik ez bada, aurtengo abendurako, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarako Zorrizketan Euskera Alkarteak DVD bikoitza plazaratuko dau. Bego Vicario zinemagilearen ardurea izango da. Bego Vicarioren aita, Jose Mari Vicario, Mikel Zarateren laguna izan zan eta harek egindako argazkiak be agertuko dira lan horretan. Kontuak kontu, lehenengo diskoan aurtengo omenaldi ekitaldien ganeko dokumentala agertuko da eta bigarrenak, barriz, Zarateren liburu guztiak eta idazlearei buruz idatzi diran lan guztiak bilduko ditu.
Bizkaie!
Bermeoko X. Arrain Azokea
2004-06-04 00:00 Kulturea
Azokearen eboluzinoa
Bermeoko Arrain Azokako lehenengo edizinoa 1994ko bagilaren 24an izan zan. Erakusketa postuei jagokenez, 18 partaide izan ziran, eta lau milioi pezetatik gorako aurrekontuagaz bideratu ziran jarduera danak.
Hasikeran antolatzaileek azokea bi urterik behin egiteko asmoa eukien, baina bigarren edizinoaren arrakastea kontuan hartuta, urtero antolatzea erabagi eben. Antolakuntzako iturrien arabera, Arrain Azokea ekimen barritzailea izan zan, herri mailan behintzat. Izan be, beste azoka mueta batzuk normalak ziran herri desbardinetan, nekazaritza edo artisautza azokak berbarako, baina arrainari lotutako azokarik ez ...
Elhuyarrek euskara-frantsesa/frantsesa-euskara hiztegi barria kaleratu dau
2004-06-04 00:00 Kulturea
Bestalde, Elixabete Etxeberriak hiztegi baerrian lan egin daben lagunak izan ditu gogoan, hau da, Ainara Ondarra erredakzino-laguntzailea, Gexan Alfaro zuzentzailea, Amaia Astobiza, Sagrario Barandiaran, Antton Gurrutxaga eta Alfontso Mujika laguntzaileak, Mari Susperregi tratamentdu informatikoaren arduraduna eta Mari Karmen Urdangarin maketazino arduraduna.
Horrezaz gan, hiztegia egiteko oinarritzat hartu dabezan zenbait lan eta hiztegi aitatu ditu Etxeberriak, besteak beste, Piarres Xarriton eta R.M. Azkueren hiztegiak, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua, Ibon Sarasolarena edota UZEI erakundearena.
Bon
La España metafísica...
2004-06-04 00:00 Kulturea
Ramón Menéndez Pidal espainiar filologorik garrantzitsuena dala esan daiteke, XX. Mendeko Espainiako intelektualik inportanteenetariko bat. 1926 eta 1969 bitartean, Real Academia Española de la Lengua-ko burua izan zan, 1939-1947 tartean izan ezik. Halaber, Euskaltzaindiako euskaltzain ohorezko izan zaen. “Filologiako Espainiar Eskola” deitutakoaren sortzaile eta gidaria izan zaen. Dozenaka liburu eta ehunka artikulu zientifiko sortu eban, filologiaz, hizkuntzalaritzaz eta historiaz.
Bizkaie!
Manu Muniategiandikoetxea: aspalditik itxaroten izan dogun erakusketea
2004-05-28 00:00 Kulturea
Ibilbidea hasteko, hasiera-hasieran, erakusketan dagozan kutxa handi bietako bat topauko dogu. Piezaren kokapenak bidea zarratzen dau, eta bisitariak ia-ia inguratu egin beharko dau, beti be artistearen jokoan sartuta. Horren ostean, 64 irudi topauko ditugu: irudi arinak, ia momentuan egindakoak emoten dabenak.
Pilar Mur aretoko zuzendariak dinoanez, “Manuk zeinu mota guztiak manipuletan ditu, eta barriro interpretetan ditu, modu askotan. Literaturan, idazle alegorikoa antxinako istorioak hartu eta barriro idazten dituana da, gero beste esangura batzuk emoteko; eta Manuk gauza bera egiten dau ...
'Egokitasuna hizkuntzearen erabileran'
2004-05-21 00:00 KultureaBARIKUA, MAIATZAREN 7a
16:00 Harrera eta dokumentazino banatzea.
16:30 Aurkezpena: Esti Izagirre (Mendebalde Kultura Alkarteko zuzendari barria).
16:50 Triptikoaren azalpena: Jesus Mari Txurruka.
Lehenengo Ekitaldia
Moderatzailea : Manu Ormazabal
17:00 Berbaldia: Iñaki Martínez de Luna: Euskerearen erabilera egokirako gizarte baldintzak.
17:30 Berbaldia: Pello Esnal: Egokitasuna hizkuntzearen erabileran: oinarrizkoak.
18:00 Itaun-erantzunak.
18:10 Atsedenaldia.
Bigarren Ekitaldia
Moderatzailea: Juan Luis Goikoetxea
18:40 Berbaldia: Asier Larrinaga: Hizkuntza egokitasuna telebistan.
19:10 Berbaldia: Juan Manuel Etxebarria: Euskerearen gaurko ...
Patxo Telleriarentzat euskerazko egile onenaren Max Saria
2004-05-21 00:00 Kulturea
Sariak jasokeran, Animalario Taldeko Guillermo Toledo, Alberto San Juan eta Andres Limak eskerrak emoteaz gan, idatzi bat irakurri eben Madrileko martiaren 11ko atentaduak gogoratuz. Gerrea danon etxeetan lehertu zala eta bonbak bardin joten dabela Bagdaden edo Madrilen adierazo eben; urruneko gerrarik ez dago, danok nahasten gaituan gerra bakarra baino.
Joan Manuel Serrat musikariaren doinuak tarteko, Max Sarien VII. Galan aurreko edizinoetan baino giro hobea izan zala esan daiteke eta gerrearen kontrako eretxi eta jarreren erakusleku be izan zala.
Bizkaie!
Euskerazko liburuen udabarria
2004-05-14 00:00 Kulturea
Azkenik, Utriusque Vasconiae argitaletxeak Ur Apalategiren Gure Gauzak SA liburua argitaratu dau. Zazpi urte narratibazko lanik plazaratu barik pasau ostean, euskal literaturgintzan oinarritutako nobela baltz bat ekarri deusku oraingoan.
Eta gogoratu, ganera, Erein argitaletxeak Pako Aristiren Urregilearen orduak gaztelaniara itzuli barri dauala, Jose Luis Padrónen eskutik: Las buenas palabras izenburua ipini deutsie. Ereinek jakinarazo deuskunez, Liburu Egunerako ez, baina maiatzeko lehenengo asterako liburu barri bi argitaratzeko asmoa dauka: batetik, Karlos Linazasororen Mendekuaren graziaz ipuin liburua eta, bestetik, beste zarauztar gazte ...
A ze parea!
2004-05-07 00:00 Kulturea
Manuel Hidalgoren nobela batean oinarrituta, Karlos Paneraren eskutik 'A ze parea!' antzezlana estreinauko da apirilaren 19an eta 20an Bilboko Bilborock aretoan. Patxi Ugalderen laguntzinoagaz euskeratutako bersino honetan Maria Dondiz, Andoni Agirregomezkorta, Katrin Schlegel eta Asier Ormaza aktoreak ibiliko dira antzezpen lanetan, Maskarada Taldekoak danak be.
Umorea dago obrearen oinarrian, batez be bikotearen artean egoten diren tirabiren ganean sortzen diran egoerak daukazalako kontagai. Komuneko papela nork kanbiau, oporretan nora joan, gauean parrandan urten edo etxean geratu...; horreek dira antzezlanean jorratzen diran ...
Araba Euskaraz 2004: ‘Uzta hartu, uztartuaz’
2004-05-07 00:00 Kulturea
Bastidako Ikastolan orain 25 urte hasi ziran umeak ikasten. Sasoi haretan, 7 ikasle egozan, haur eta lehen hezkuntzan. Gaur egun, barriz, 130 baino gehiago dira, baina eraikinak bera izaten segiduten dau. Horregaitik ba, Araba Euskaraz Jaialditik atarako daben diruagaz ikastola barria eregi eta edegiteko asmoa daukie antolatzaileek.
Egitasmoak ez jakez falta Bastidako Ikastolakoei. Arabako Errioxako produktu ezagunenean oinarrituko dabez dirua atarateko salmentak: ardaoan hain zuzen be. Ganera, erropak eta bestelakoak be salduko dabez. Holako eta bestelako kontuen ganean informazino gehiago ...
Tonetti, Bilboko Casilda Iturrizar parkean eskulturea daukan pailazoa
2004-04-30 00:00 Kulturea
Jose Villak ezin izango eban jazoera hori ahaztu, baina zoriontasuna eta irribarrea erregaletan segidu eban urte bat gehiago. 1983ko uriolen ostean, Bilbon, bere ikuskizunaren erdian, pailazoa konturatu zan ikusleak apur bat motel egozala, amatauta legez. Nolo anaiaren heriotzea be hur egoan, eta beharbada horregaitik izango zan. Tonettik, baina, oihu egin eutsien: “Egin barre danok, egizue burruka orain arte legez, herri berezi baten parte zarie-eta, neurea legez sentiduten dodan herria”. Jentea aulkietatik altzau eta txaloka hasi jakon, zoratzeko puntuan. Tonettik omenaldi ...
'Literaturearen Zubitegia'
2004-04-23 00:00 Kulturea
Webgune batek arrakastea eukiteko diseinua eta ordena garrantzitsua dala dudarik ez dago. Ezaugarri hau oso kontuan hartu dau Susak. Holan ba, idazleen ganeko edukia ordena alfabetikoan topau geinke. Egile bakotxak bere web orria dauka eta bertan datu biografikoak dagoz, baita generoka sailkatutako bibliografia be. Bibliografia hori ‘aktibo’ moduan definidu dau Mikel Elortzak, hau da, idazleak berak sortu dauazan lanen zerrendea. Beste idazle batzuk idazle horren ganean sortutako testuen zerrendeari, barriz, bibliografia ‘pasibo’ deitzen deutse. Holan ba, Euskal Literaturearen historian eredu ...
Soziolinguistika Klusterra
2004-04-23 00:00 Kulturea
Euskerea berreskuratu eta normalizetako soziolinguistika garatzea derrigorrezkotzat jotzen dau erakunde barriak. Horretarako baliabide, azpiegitura eta baldintza egokiak egon behar dira. Behin oinarri honeek finkatuta, arlo jakin bateko enpresa, erakunde eta instituzinoen arteko loturea, hartu-emonak eta interesa bultzatu behar dirala dinoe klusterreko ordezkariek. Halan da be, zeregin hori gatxa izaten dala autortzen dabe, izan be, erakunde horreek euren artean lehia gogorra eukiten dabe sarritan. Gauzak holan, proiektua garatzeko alkarlanean behar egin behar dala onartu behar izan dabe lehenengo, eta gero beharrari ...
The government is considering imposing a mandatory code of conduct on tech companies, which could be accompanied by fines for...
»» Mastodon.eus sare sozial libre eta ...