'Reinventer le monde' erakusketea edegi dabe Bilboko Rekalde aretoan
2013-02-22 13:43 KultureaReinventer le monde taldeko erakusketea maiatzaren 5era arte egongo da ikusgai Bilboko Rekalde aretoan. Akitania-Euskadi euroeskualdearen laguntzinoa izan dau erakusketeak.
Reinventer le monde taldeko erakusketea maiatzaren 5era arte egongo da ikusgai Bilboko Rekalde aretoan. Akitania-Euskadi euroeskualdearen laguntzinoa izan dau erakusketeak.
Rekalde aretoak eta FRAC Aquitainek alkarlanean atondu dabe Reinventer le monde. Erakusketan 13 artistaren lanak batu ditue, danek errealidadea bisitau, pentsau eta aldatzea gura dabe, eta ikusleak eurek jarduerearen ganean hausnartzea. Krisi sasoi bhonetan, artea izan daiteke, umorea eta kritikea ardatz, erantzunak emoteko ausardia daukan bitartekoa, azaldu dabe Rekaldeko arduradunek.
Ondoko artisten lanak dagoz Rekalde aretoan: Claude Lévêque, Robert Filliou, Joachim Mogarra, Florian Pugnaire, Dove Allouche, Céleste Boursier-Mougenot, Bernard Faucon, Pauline Bastard, Claire Fontaine, Bertille Bak, Xavier Veilhan, Philippe Ramette, Tatiana Trouvé eta Joachim Mogarra.
Alexandra Baures da erakusketearen komisarioa.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!