Harkaitz Canoren 'Twist' gaztelaniaz argitaratu dabe

Bizkaie! 2013-02-20 11:46   Kulturea

Harkaitz Cano idazle lasartearraren Twist liburua gaztelaniaz argitaratu dau Seix Barral argitaletxeak, Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntzinoari esker. Itzultzailea Gerardo Markuleta idazle oñatiarra izan da.

Twist eleberriagaz irabazi eban Harkaitz Canok 2012. urteko Euskadi Literatura saria, bai eta irakurleek aukeratzen daben Beterriko Liburu Saria eta Kritikaren Saria be.

Ezohikoa dan planteamendu baten bidez, ETAren kontrako gerra zikinaren inguruko egoera eta ondorioak ikertzen ditu idazle gipuzkoarrak, Guardia Zibilak eta GALek 1983an egindako Jose Antonio Lasa eta Jose Ignacio Zabalaren bahiketa, tortura eta hilketak abiapuntutzat hartuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu