Patxo Telleria eta Jon Urraza zuzendariak, Max sarietarako hautagai

Bizkaie! 2013-02-22 10:21   Kulturea

Patxo Telleria eta Jon Urraza antzerkigileak Max sarietarako hautagai izentau ditue, euskeraz idatzitako antzezlanean arloan. Maiatzaren 13an banatuko ditue sariak.

Patxo Telleria eta Jon Urraza antzerkigileak Max sarietarako hautagai izentau ditue, euskeraz idatzitako antzezlanean arloan. Maiatzaren 13an banatuko ditue sariak.

Patxo Telleria Lingua Nabajorum beharragaitik izentau dabe, eta Jon Urraza, Morritson eta Gartzia. Kultoko antzezlana-gaitik. Max sari nagusirako hautagaien barri emon dabe, ondoko lanak lehiatuko dira: De ratones y hombres (Concha Busto Produccion eta Distribuccion), En la luna (Teatro de la Abadia) eta La vida es sueño (Compañía Nacional de Teatro Clásico - INAEM).

Miguel del Arco zuzendariak ditu izendapen gehien, hiru antzezlangaitik 16 hautagaitza ditu eta. Alfredo Sanzol antzerkigile nafarrak zortzi izendapen lortu ditu, En la luna beharragaitik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu