'Gatazken lorratzak' liburuan 1936ko gerreak eta euskal gatazkeak euskal literaturan izandako eragina aztertu dabe

Bizkaie! 2013-02-18 17:07   Kulturea

Gatazken lorratzak. Euskal arazoen isla narratiban 1936tik gaurdaino taldkeo liburua argitaratu barri dau Utriusque Vasconiae argitaletxeak, Amaia Serrano eta Jon Kortazarrek koordinatuta. Kritika literarioa bildumako 22. alea da.

Gatazken lorratzak. Euskal arazoen isla narratiban 1936tik gaurdaino taldkeo liburua argitaratu barri dau Utriusque Vasconiae argitaletxeak, Amaia Serrano eta Jon Kortazarrek koordinatuta. Kritika literarioa bildumako 22. alea da.

1936ko gerrea eta euskal gatazkaz idatzitako nobela eta ipuin liburuak aztertu ditue egileek, sei artikulutan. Serrano eta Kortazarrez aparte, Ur Apalategik, Manu Lopez Gasenik, Ibon Egañak, Xabier Etxanizek eta Alvaro Rabellik hartu dabe parte lanean. Hainbat ikuspuntu eta eretxi batu ditue Gatazken lorratzak gogoeta liburuan.

Lehenengo artikuluan Jon Kortazarrek 1936ko gerreak euskal literaturan zer eragin izan dauen aztertu dau. Etxanizek eta Lopez Gasenik, bigarren testuan, ume eta gazte literaturan gaia zelan landu dan jorratu dabe; eta, hirugarrenean, Egañak euskal gatazkea eta euskal narratibea lotu ditu.

Ganerako hiru artikuluetan liburu zehatzak aztertu ditue. Apalategik Ramon Saizarbitoriak 2000. urtean kaleratutako Gudari zaharraren gerra galdua dau aztergai; Rabellik Gerezi denbora (1999), Inazio Mujika Iraolarena; eta, Serranok, Jokin Muñozek idatzitako Antzararen bidea (2007).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu