'La Codorniz' aldizkariaren erakusketea ikusgai Bilbon, urriaren 5era arte
2010-09-17 15:20 KultureaErakusketea aldizkari originalen sailkapen bategaz osotuta dago eta goizez (10:00etatik 14:00etara) eta arratsaldez (16:30etatik 21:00etara) bisitau ahal izango da urriaren 3an izan ezik, zarratuta egongo baita eta urriaren 5ean, ezta azken egunean, 14:00etan zarratuko baitabe.
Idatz & Mintz literatur aldizkariaren 49. zenbakia kalean honezkero
2010-09-16 18:33 KultureaAldizkariaren helburua da idazle barriei agerlekua eskaini eta literaturea ikuspegi zabaletik lantzea.
'Bilbao-New York- Bilbao' Gallimard etxeak argitaratuko dau frantsesez
2010-09-16 17:55 KultureaKirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' eleberria Gallimard etxeak argitaratuko du frantsesez, 2011an. 'Du Monde Entier' izenburuko bilduman ikusiko dau argia. Bilduma horretan emon ditue argitara, besteak beste, Philip Roth, Orhan Pamuk, Ian McEwan edo Antonio Tabucchiren liburuak
Nekazaritza Ekologikoaren eta Energia Barriztagarrien Azokea egingo da zapatuan Getxon
2010-09-16 15:15 KultureaAzokearen bosgarren edizinoa izango da, Ekolur, Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoaren alkarteak antolatuta, Udalaren babesagaz eta, besteak beste, BBKren laguntzinoagaz. Helburua garapen jasangarriaren aldeko ekimenen barruan dago, 'kasu honetan era arduratsuan kontsumidutearen eta jakiak produzidutearen aldeko kulturea sustatzeko'.
GetxoPhoto: kalean zein aretoetan ikusgai
2010-09-16 12:09 KultureaArgazkiak kalean ikusteaz gan, GetxoPhotoz erakusketa-aretoetan be disfrutatu daiteke. Amezti kalean egokitutako erakusketa gela batean zein Algortako Kultur Etxeko aretoan ikus daitekez, besteak beste, lanak, urriaren 2ra bitartean.
Goizuetan bada gizon bat...
2010-09-15 15:21 KultureaPatziku Perurenak Laboaren kantako protagonisten historia ikertu dau
Mikel Laboari esker, Berdabioren bertsoak oso ezagunak dira belanauldi bat baino gehiagorentzat. Baina, nor zan Trabuko hori? Zer pasau zan benetan? Patziku Perurenak (Goizueta, 1959) bere herrian jazotako historia ikertu eta arakatu dau.
Abando-Barrainkuako udaltegiak Jose Ignacio Gurruchaga artistearen 'Gernika Revisited' izeneko erakusketea jasoko dau
2010-09-15 12:30 Kulturea'Gernika revisited', teknikearen, estetikearen eta kontzeptuaren ikuspegietatik eguneratuta dagoan bildumea da. Holan, erakusketeak iraganeko eta gaur egungo batasun tematikoa erakusten deusku, eta, zoritxarrez oraindino indarrean dagoan indarkeriaren salaketea da bere leit-motiv-a.
Euskadiko Soinuak Vic-eko Musika Bizia Azokan irailaren 16tik 19ra
2010-09-13 14:59 KultureaMusika industriako alkarte eta enpresakaz alkarlanean, Euskadiko Soinuak-ek Euskadiko 4 talde aurkeztuko ditu zuzenean: Dediego Brothers, Vendetta, Bide Ertzean eta Iñaki Plaza y Ion Garmendiaren '20 Hatz proiekt' ikuskizuna.
Lady Gaga artista estadubatuarra MTV Bideo eta Musika Sarien izarra izan da
2010-09-13 11:53 KultureaTelebista-kate horrek urteko musika-bideo onenak saritzeko egiten dauen jaialdian, beste sari batzuen artean, Bideo Onenaren Saria irabazi dau 'Bad Romance' lanari esker. Izentauta egoan 13 saritatik 8 irabazi ditu.
'Ibili', bisita gidatuak GetxoPhoton
2010-09-10 16:11 KultureaGetxoPhoto 2010, irailaren 2tik urriaren 3ra
Bisitak dobanekoak dira eta datorren irailaren 11, 18 eta 25ean eta urriaren 2an egingo dira, gaztelaniaz zein euskeraz, goizeko 11:30etan. Bisiteak ordubete eta erdiko iraupena izango dau eta Satistegi Plazatik (Basagoiti 51) abiatuko dira.
Interpol taldeak kontzertua eskainiko dau urriaren 5ean Bilboko Campos Eliseos Antzokian
2010-09-10 15:44 KultureaNew Yorkeko taldeak 1998an ekin eutson bere ibilbideari eta, 'Turn on the bright lights' (2002) lehenengo diskoa kaleratu ondoren, 'Antics' (2004) lanagaz ailegau zan rock alternatibo estadubatuarraren gailurrera, gitarra ilunen soinuagaz. 2007an 'Our love to admire' argitaratu eta gero, taldekideen esanetan 'derrigorrezkoa' dan lan barri bategaz datoz.
Garazi Kamio da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea
2010-09-10 11:08 KultureaGerizpeko panpinak behin-behineko izena daukan ipuin-bildumearen egitasmoa irabazletzat jotea adostu dabe Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio epaimahaikideek.
'Chillida, espazioaren eskultorea' eta beste bi lan Txertoaren eskutik
2010-09-10 02:00 Kulturea'Chillida, espazioaren eskultorea', 'Bolivar Askatzailea' eta 'Goya eta haren kapritxoak' lanak argitaratu ditu Txertoa argitaletxeak
AIKO taldeak jantza tradizionalak ikasteko aukerea eskainiko dau aurtengo ikasturtean be
2010-09-09 15:53 Kulturea'Dantzaldi Ibiltaria' Erandion, Galdakaon, Durangon, Sopelan, Gernikan, Zaratamon eta Zarautzen egingo da, ikasturte osoan zehar, 18:30 eta 21:30 bitartean. Ikastaroaren prezioa 100 eurokoa da.
Ertibil Bizkaia 2010 Elorrion
2010-09-09 14:11 KultureaDanetara, 15 lan ikus daitekez Elorrioko Iturri Kultur Etxean (bideoak, margolanak, eskulturak,…) irailaren 19ra arte goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00ak arte. Sarrerea dobanekoa da.
Mikel Zarate Sariak argia ikusi dau
2010-09-08 18:40 KultureaGazteen gustuko gai bat ikuspegi ironikoz lantzen dauen eleberri honi esker irabazi dau Asier Mendozak I. Mikel Zarate Haur Literaturako Saria, epaimahaia osotu eben Julen Gabiria, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenen erabagiz.
'Tocala otra vez, Sam' antzezlanaren estreinaldia, Bilbon
2010-09-08 12:03 KultureaBilboko Euskalduna Jauregian 'Tocala otra vez, Sam' antzezlanaren erabateko estreinaldia eskainiko dabe gaur, hilak 8. Irailaren 19ra arte egongo da lana ikusgai Bilbon.
Hiru euskal antzerki-talde izango dira Tarregako azokan
2010-09-06 15:57 KultureaHamabost mila biztanle inguruko Tárrega herriak lau bider jente gehiago erakarriko dau irailaren 9tik 12ra bitartean egingo dan Fira Tárrega kaleko antzerkiaren 30. edizinoan. Bertan, 800 profesional inguruk -horreetatik 180 atzerritarrak dira- 60 ikuskizun eskainiko ditue. Azokan parte hartuko daben antzerki-taldeen artean, hiru euskaldunak izango dira: Gaitzerdi, En la Lona eta Trapu Zaharrak.
Bilboko Arriaga Antzokiak jantzarako konbita egin dau denporaldiko lehen Ilbetean
2010-09-02 15:36 KultureaBilboko Arriaga Antzokiak gaur zabaldu dau 2010-2011 denporaldiko lehen Ilbeterako hautagaiak aukeratzeko epea. Sasoi barriko lehen hitzorduan jantzea izango da gai nagusia, eta urriaren 3an, aukeratutako lagunek Arriagako agertokian jantzan egiteko aukerea izango dabe.
IV. GetxoPhoto irailaren 2tik urriaren 3ra
2010-08-31 15:41 Kulturea'Aisiari Gorazarre' lemapean, Algortako Portu Zaharretik Ereagako hondartzara bitartean, besteak beste, Martin Parr, James Mollison, Phil Toledano, Nadav Kander, Anoek Steketee, Martin Kollar, Peter Dench, Martin Schoeller, Robert Huber, Greg Miller eta Eduardo Arrillaga lako izen ospetsuen argazkiak izango dira ikusgai irailaren 2tik urriaren 3ra.









Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...