Garazi Kamio da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea

Bizkaie! 2010-09-10 11:08   Kulturea

Gerizpeko panpinak behin-behineko izena daukan ipuin-bildumearen egitasmoa irabazletzat jotea adostu dabe Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio epaimahaikideek.

Hamahiru urte beteten ditu Elkar argitaletxeak, Beasaineko Udalak eta CAF enpreseak, idazle gazteak laguntzeko antolatzen daben Igartza Saria deritxan bekeak eta, deialdi honetan, Garazi Kamio (Andoain, 1979) izan da irabazlea. Hamahiru proiektu aurkeztu dira, eta Gerizpeko panpinak behin-behineko izena daukan ipuin-bildumearen egitasmoa irabazletzat jotea adostu dabe Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio epaimahaikideek.

Sariak 6.000 euroko laguntzinoa eta lana argitaratzeko konpromisoa dakarz. Kamio ikus-entzunezko komunikazinoan lizentziaduna da eta, egun, Irakasle Eskolako ikaslea eta Sautrela telesaioko erredaktore taldekoa. Liburua 2012rako kalean egongo dala aurreikusten da.


Igartza Sariaren aurreko irabazleak

Lehen urtean: Julen Gabiria: Connemara gure bihotzetan

Bigarren urtean: Xabier Etxeberria: Egun denak ez dira berdin
Jasone Osoro: Korapiloak (akzesita)

Hirugarren urtean: Fernando Morillo: Ortzadarra sutan

Laugarren urtean: Unai Elorriaga: Van’t Hoffen ilea

Bosgarren urtean: Julen Gabiria: Han goitik itsasoa ikusten da

Seigarren urtean: Asel Luzarraga: Karonte

Zazpigarren urtean: Karmele Jaio: Amaren eskuak
Peru Magdalena: Lile (akzesita)

Zortzigarren urtean: Uxue Alberdi: Aulki bat elurretan

Bederatzigarren urtean: Jon Martin: Ero

Hamargarren urtean: Katixa Agirre: Habitat
Itati Jimenez: Nora ez dakizun hori (akzesita)

Hamaikagarren urtean: Eider Rodriguez: Katu jendea

Hamabigarren urtean: Uxue Apaolaza: Hiltzailea (argitaratzeko)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu