'Chillida, espazioaren eskultorea' eta beste bi lan Txertoaren eskutik

Bizkaie! 2010-09-10 02:00   Kulturea

'Chillida, espazioaren eskultorea', 'Bolivar Askatzailea' eta 'Goya eta haren kapritxoak' lanak argitaratu ditu Txertoa argitaletxeak

Gaur goizean egin dau Txertoa argitaletxeak Gorka Calzada donostiarraren 'Chillida, espazioaren eskultorea' eta 'Nor da?' bildumako beste hiru titulu barriren aurkezpen-prentsaurrekoa.

Eduardok txikitatik izan eban edozein paperetan zirriborroak egiteko zaletasuna eta arratsalde euritsu bakartietan itsasoari begira bere gauzetan pentsetako zaletasuna, eta zaletasun horreei esker eskultore handia izan zan handitan. Oso trebea zan; hainbeste, ezker eskuagaz marrazten hasi baitzan, ez aspertzeko. Eta berezia be bazan: espazioaren eskultorea, ez astronauten modura janzten zalako edo espazio-ontzietan ibilten zalako, materialak ez eze hutsa be eskultura bihurtzen ebalako baino.

Beste alde batetik, Víctor Vilardell Balasch-en 'Bolivar Askatzailea' eta Esteban Rodríguez Serranoren 'Goya eta haren kapritxoak' argitaratu ditu Txertoa argitaletxeak, bietan Miren Arratibel izan dalarik itzultzailea.

'Nor da?' bederatzi eta hamabi urte bitarteko neska-mutilentzako sorturiko bildumea da. Hainbat pertsona ospetsuren biografiek osotzen dabe. Liburuok irakurleen edadearen arabera egokitutako testuak ditue, jakina, eta, eranskin moduan, ariketa entretenigarri eta informazino osogarri bitxiak be bai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu