Ahozko inprobisazinoa munduan. Kulturarteko Topaketak 2003
2003-09-01 00:00 Kulturea'BIZ HITZA'
'Hitzari hotsa eman. Hatsari hatsa eman, bapateko hitz hots hutsez'. Orain pare bat urte, Bertsozale Elkartearen adierazpena zan hori. 'Gutaz ari ginan, gure hitzaz, gure hotsaz eta gure hatsaz'.
Guretik ari ginanean, ostera, hain zuzen be guretik ari ginalako, besteakazko hari mehe bat ari ginan sortzen. Hari mehe horrek gure bapateko kantua gazteleraren kantu inprobisatuagaz lotu eban, Mexikora eroan gintuan, eta Kanariar irletara, eta Menorkara, eta Galiziara, eta Kubara, eta Txiilera...; aurten, hariak muturrak biderkatu ditu eta Afrikara ...
Euskal antzerki taldeak protagonista Tarregako Antzerki Ferian
2003-08-15 00:00 Kulturea
Markeliñek 'Punto Rabo' beharra aurkeztuko dau, komedia berezia hil osteko misterioen ganean eta, hori guztia, keinuen bitartez, ezelako berbarik barik. Irailaren 12an eta 13an izango da euren txandea.
Kukai eta Tanttaka taldeek alkarlanean preparau daben '1937, gogoaren bidezidorretatik' dantza ikuskizunak dantza tradizionala eta bideo irudiak buztartzen ditu eta gerra sasoiko umeen momentu gozo eta garratzak dakarz. Zuzendaria Mireia Gabilondo aktorea da eta, badaezpada, gogoratu irailaren 13an eta 14an izango dirala taula gainean.
Ados antzerki taldeak 'Las mujeres de verdad tienen ...
'Euskal lizentziagaz mendiz mendi'
2003-08-01 00:00 Kulturea
ESAIT
Euskal Selekzinoaren Aldeko Iritzi Taldea 1995eko udagoienean sortu zan eta lehen agerpen publikoa 96ko bagilaren 25ean egin eban. Euskal selekzinoaren gaia jorratzeko berbaldia antolatu eben eta bertan euskal komunikabideetako hainbat kazetari izan ziran.
Taldearen estatutuak 1998ko maiatzaren 8an onartu zituen eta Eusko Jaurlaritzan aurkeztu ondoren, 98ko bagilaren 2an taldearen eraketa-inskripzinoa gauzatu zan.
Taldearen helburu nagusia Euskal Selekzinoa nazinoarteko txapelketa ofizialetan ikustea da baina badagoz beste bitarteko batzuk hori lortzeko lagungarriak izan daitekezanak eta, era berean, euskal nazinoaren identidadea aldarrikatzeko ...
'Alkarregaz heldu', Ibilaldia 2004
2003-07-15 00:00 Kulturea
Ibilaldia 2004 'Alkarregaz heldu' lemapean
'Alkarregaz', 'Alkarrekin', 'taldean', 'besteakaz batera' ibiltea ikastolen ezaugarrietako bat dalako; partaidetzea eta alkarlana ezaugarrietako bat da, hezkuntza proiektuko ardatzetako bat, izan be, ikastolen taldeko partaide gara. Proiektu komun batean gabilz beharrean eta gure ekarpena egiten deutsagu gizarteari hezkuntzea, euskerea eta euskal kulturea buztartuz. Ikastolen ekarpena oraindino beharrezkoa da gure gizartean baina, era berean, Ikastola bakotxeko hezkuntza komunidadearen parte be bagara; ikasleak, gurasoak, langileak eta laguntzaileak osotzen dogu komunidade hori eta alkarlana da gure identidadearen adierazgarrietako ...
2002ko Txomin Agirre, Toribio Altzaga eta Mikel Zarete sariak irakurgai honezkero
2003-07-01 00:00 Kulturea
Aitor Aranagaz barriketan
Aitor Arana Luzuriaga, 1963an Legazpin jaio eta 17 urtegaz hasi zan idazten. Lau urtez (1983-1987) euskera irakaslea izan zan Legazpiko AEK eta Udal Euskaltegian. Sei urtetan HOTS kultur aldizkariko lankide eta zenbait urtez arduraduna izandakoa. Azken urteotan, idazten ataraten dau bizimodua eta idazle emonkorra da. Hogei bat liburu idatzi eta itzulpen lanak be beste horrenbeste kaleratu ditu eta hiztegigintzan eta irakaskuntzan be ibilitakoa da.
Makinatxu bat sari irabazi ditu Aitor Aranak, besteak beste, Bilintx, Baporea, RM Azkue ...
Rudolf Pieter Gerardus de Rijk ohorezko euskaltzaina bagilaren 15ean hil zan Amsterdamen
2003-06-15 00:00 Kulturea
Zortzi hizkuntza ekizan de Rijk-ek eta bere azterketak morfologia eta sintaxiagaz lotuta egon dira beti; euskal erlatiboaren berezitasunak, euskerazko partitiboa edo euskereak ganerako hizkuntzakaz dituan aldeak aztergai izan ditu. Euskerearen filologian eta diakroniaren arloan eginiko lanak oso garrantzitsuak izan dira.
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izentau eban 1965eko irailaren 24an eta euskaltzain ohorezko, barriz, 1991ko urtarrilaren 31n. 2002ko zemendiaren 28an, Euskal Herriko Unibersidadeak Honoris Causa Doktore izentau eban Amsterdamen egindako ekitaldian.
Bizkaie!
Emilio Aragon Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz
2003-06-15 00:00 Kulturea
2003-04 denporaldian 100dik gora kontzertu eskainiko ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoak
Kalidadeari jaramon eginaz, denporaldia zuzendari eta bakarlari ospetsuekaz egingo dau EOSk. Besteak beste, Gilbert Varga eta Christian Mandeal, Heinrich Schiff, Lopez-Cobos, Libor Pesek, Zoltan Kocsis edo Peter Guth handiekaz. Bakarlarien artean, besteak beste, Elder Nebolsin eta Joaquin Atxukarro pianoan, Carmen Fugis sopranoa eta Beatrice Uria-Monzon mezzosopranoa aitatuko doguz.
Urtemugen harian, Berlioz eta R. Straussen jaiotzen bigarren mendeurrena, Janaceken 150 urteak, Dvoraken heriotzearen mendeurrena edota Garcia Leozen heriotzearen 50 urteak gogoratuko ...
Basauriko Ipuin Erotikoen VIII. Lehiaketea, kalidadez beteta
2003-06-15 00:00 Kulturea
Aurtengo irabazlea Rafa Ugalde zornotzarra izan da, 'Berriro deituko dizut' ipuinagaz. Hizkuntzea ederto erabiliz, Ugalde alargundutako andra baten ikuspuntuan ipini da, haren bakardadean. Andra horrek, falta jakon sexua ase guran, gero eta handiagoa dan zurrunbilo baten sartuko da, sexurako pasinoa apurka-apurka gehitzen eta konpliketan doan bitartean. Osorik irakurri gura badozue, hona hemen interneteko helbidea:
http://www.sustatu.com/1054540707/ipuina.txt
Bigarren saria Iruñeako Daniel Martirena kazetariak eskuratu dau, 'Gure txoko mutura bilduz' ipuin labur bezain zoragarria. Inongo artifizio barik ...
Jose Luis Lizundia, hautagai bakarra Satrustegiren lekua hartzeko
2003-06-15 00:00 Kulturea
Euskaltzaindiako 24 jesarlekuetako bat hartzeko hautagaia 1966tik da erakundeko behargina. Lau urte geroago, idazkariorde izentau eben eta orain zortzi urtetik hona kudeatzaile zereginak be egiten ditu.
Euskaltzaindiaren barruko araudiaren eragile nagusienetakoa izan zan eta onomastika batzordean be lan handia egin dau azken 20 urteotan. Horrezaz ganera, 'Euskal Herriko Udalerrietako Izendegia'. Euskal Abizenen Izendegia', 'Bataio-izenen Izendegia' eta beste argitalpen batzuetan kolaborau dau.
Bizkaie!
Laida Martinez Navarro bilbotarrak irabazi dau 2003ko Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketea
2003-06-01 00:00 Kulturea
Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketearen hogeigarren edizinoan 454 ipuin aurkeztu dira gaztelaniazko sailean eta 20 euskeraz. Aitagarria, gaztelaniazkoen artean, erdiak baino gehiago Euskal Herritik kanpokoak izan dirala eta, horreetatik 28 Latinoamerikakoak.
Bizkaie!
Karmelo Etxenagusia, Urrezko Idazluma // Mark Kurlansky, Zilarrezko Idazluma // Unai Elorriaga, Zazpi Kale Saria
2003-06-01 00:00 Kulturea
- Mark Kurlansky
Idazlea, kazetaria, historialaria, euskal gaietan aditua. Oso oker ez bagagoz, AEBetako egunkarietan idazten dituan artikuluez ganera, bost liburu daukaz plazan eta horreetako batzuk oso ezagunak: 'A Biography of the Fish That Changed the World' edo 'The Basque History of the World'. Horrezaz ganera, gastronomiagaz lotutako idazletzat joten dabe askok, historiako jateko batzuei buruz idatzi dauelako; horren harian, azkena 'Salt' izenekoa, gatzaren ganeko liburua, Bilboko azokan be erosgai izango dan liburua.
Azken aldian, AEBetan euskal idazleak ezagutarazoteko bideen bila ...
Labayru Hiztegia, Bizkaiera eta Batua (b)uztarturik (euskera-gaztelania)
2003-05-15 00:00 Kulturea
Adolfo Arejitaren (Zuzendaria) gogoetak:
- 'Etxekoa goraldu auzokoa onartuz'
Gure zuzendari Ander Manterolak ahotik atara eban esaldi polit hori Labayru Hiztegia (LH) Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian aurkeztu zan egunean, gure lanaren izakerea eta sustraia argiro erakutsi guran.
LHak euskera osoa hartzen dau, euskalki eta tradizino idatzi guztietako lexiko-ondarea batu eta landu dau. Baina ahalegin apartekoa egin dau sartaldeko geure euskerea, bizkai euskerea ahalik eta gehien jasoteko. 'Etxekoa goraldu', ze bizkaieradunok geure berbetearen eretxi txarrak galdu gaitu eta geureaz harrotu beharrizan handia ...
'Dzanga geurera'
2003-05-01 00:00 Kulturea
Iñigito (Txapelpunk): 'Jente guztia konbidau gura dot maiatzaren 18an Lekeitiora hurreratu daiten; aurten, gainera, Ibilaldia munduko lekurik politenean ospatuko da...'
'Bla, bla, bla, bla, bla. Stop' Txapelpunk taldearen 2. diskoa.
Iñigito Txapel Etsaiak taldean ezagutu genduan baina azken bolada honetan buru belarri dabil Txapelpunk proiektuan; honezkero, bigarren diskoa eta bere doinuak Euskal Herritik kanpo be entzun dira zuzenean, berbarako Kuban. Labur-labur baino ez bada be, diskoaren gaineko kontu batzuk jakin guran, Iñigitorengana jo dogu.
1. Azken boladan geratu barik zabilz ...
Mendebalde Kultur Alkartearen VII. Jardunaldiak
2003-05-01 00:00 Kulturea
Mendebalde Kultur Alkarteak orain arte egindako jardunaldiak:
1997: Mendebaldeko euskera XX. mende goienean.
1998: Mendebaldeko euskeraren ekarria.
1999: Euskalkien lekua literaturan.
2000: Mendebaldeko berbetearen formalizazioa.
2001: Euskalkia eta hezkuntza.
2002: Euskalkia eta administrazioa.
Kulturea doluminez
2003-04-15 00:00 Kulturea
Jose Maria Satrustegi (Arruazu, 1930-2003)
Jose Maria Satrustegi, euskaltzain, idazle, historialari, itzultzaile, antropologo, etnografo eta hizkuntzalari nafarra 72 urtegaz hil zan martiaren 27an. Euskerearen aldeko beharrean eta euskal etnografiaren sustapenean nabarmendu da baina, oro har, euskalgintzan, euskerearen eta euskal kulturearen aldeko jarrera sutsua erakutsi dau bizi osoan. Euskerearen eta euskalkien harian Satrustegi jn.ak esandako batzuk gogoratuko doguz: 'batua beharrezkoa da baina euskalkien aberastasuna ezin dogu ahaztu; batua atara genduanean, lehenengo aholkua izan zan gure sustraia euskalkia zala eta gurasoak ...
Rosa Miren Pagola (Deustuko Unibersidadeko Hizkuntza Politikarako Erretoreordea): 'FonAtari, euskal fonetikearen ikertzaile zein euskerearen zaleentzat informazino eta komunikabide gunea da'.
2003-04-01 00:00 Kulturea
Gaiaren ganean gehiago jakiteko Rosa Miren Pagolarengana jo dogu.
1. Zeintzuk dira FonAtari-ren helburuak eta aurreikuspenak?
Hainbat izan dira helburuak. Nagusiena interneten euskerearen maila fonikoaren zabalkunderako zein ikerketa zorrotzak egiteko baliagarria izan daitekeen tresna oso bat sortzea zan, gaiaren inguruko oinarrizko erreferentzia izateko. Beste alde batetik, euskerearen euskalkien aberastasunaren erakusgarri izango diran laginak gorde eta bitarteko egoki baten bidez zabaldu gura genduzan. Labur-labur esateko, Internet Sarean euskerearen eta, batez be, hizkuntzearen fonetikearen atari bat eratzea eta eskaintzea izan da gure ...
'AEKgaz herri bat geroa lantzen'
2003-03-15 00:00 Kulturea
Korrikearen Amaierako Jaia
Iruñeako Udalak ukatu egin deutso AEKri, apirilaren 13an Iruñeako erdigunean Korrikearen azken jaiko ekitaldiak egiteko baimena. Debekurako arrazoien artean, honakoak aitatu ditue: azpiegitura guztia instaletako eta kentzeko denpora asko behar dala, jente asko batuko dala eta leku asko okupauko dala. Atxakia huts eta merkeak AEKren esanetan.
Bizkaie!
Alex Sardui (Gatibu): 'ez dogu behar justifikazinorik bizkaieraz kantetako, geurea da eta'
2003-03-01 00:00 Kulturea
8. Alboka doinuak, kitarrak, Alexen ahots berezia...; Exkixutik zer hartu dau Gatibuk?
Albokaria eta neu; ez da gitxi. Ahotsarena erreferentzia handia da, ahotsa aldatzerik ez dago eta jenteak erreferentzia hori izaten dau. Exkixuren gogoa be hartu dau Gatibuk, eta jakina, sasoi haretan hartutako esperientzia be ona izan da proiektu hau aurrera atarateko.
9. Diskoaren grabazinoan laguntzaile asko izan dozuez eta deigarrienak beharbada, Extremoduroko Robe eta Platero y Tu-ko Fito. Kantu banatan euren ahotsak baino ez dira entzuten, eta hori ez ...
Iñaki Garcia Uribe: 'herriagazko maitasuna baino ez dot nik etxean ikusi'
2003-02-15 00:00 Kulturea
5. Mendizalea, argazkilaria, ikertzailea, idazlea, komunikatzailea...; zeregin edo afizino horreetatik zeinegaz identifiketan zara?
AITA izan naz orain zortzi hilebete eta zoratzen nago, sekula bizi izan dodan sentsazinorik onena da. AXULAR ekarri dot mundura eta berari eskaini deutsat liburua. Edozelan be, gustau jat itauna eta banan-banan erantzungo deutsut. Mendizale sentiduten naz gehienbat, kirolik osoena da eta Orozkon bizi naz, zer gehiago behar dot!. Argazkilari: argazkilari baten semea baino ez naz, aitak erakutsi deust nik dakidan guztia. Ikertzaile: hoba ikertzaile banintz!, papel ...
Mikel Markez: 'musikea birtuosismoaren esparrura makurrarazo da eta musikea ez da hori, komuniketako gaitasuna baino'
2003-02-01 00:00 Kulturea
7. Martian Abiadura handiko urte baten kronikea amaitu eta disko barria preparetan hasiko zara. Bakarlari legez gaztetan hasitako ibilbideari agur esatea erabagi zenduan orain urte batzuk. Zerk eraginda sartzen zara barriro saltsa honetan?
Nik ez dot uste bateren batek esan leikenik, orain kantari izateari itxiko deutsat eta orain barriro kantaria naz. Ni kantaria edo hobe, kantugilea zeozer esateko daukadan bitartean izango naz. Espero dot akabetan nazan arte gogo horri eustea. Arnasa behar neban, norentzako, zergaitik eta zertarako nenbilen hausnartu behar ...
The government is considering imposing a mandatory code of conduct on tech companies, which could be accompanied by fines for...
»» Mastodon.eus sare sozial libre eta ...