Bizitzearen erdialdean dagozan personaiak, Karmele Jaioren lan barriko protagonistak

Bizkaie! 2012-11-30 11:27   Kulturea

Karmele Jaiok bizitzearen erdialdean dagozan personaien istorioz osotu dau Ez naiz ni (Elkar) ipuin-liburua. Hamabost ipuin sortu ditu idazle gasteiztarrak bere hirugarren narrazino liburuan.

Karmele Jaiok bizitzearen erdialdean dagozan personaien istorioz osotu dau Ez naiz ni (Elkar) ipuin-liburua. Hamabost ipuin sortu ditu idazle gasteiztarrak bere hirugarren narrazino liburuan.

40 urte edo gehitxuago daukiez Ez naiz ni liburuko protagonistek, denpora aurrera doala konturatu dira, eta larritzen hasita dagoz. Personaia guztiek hutsune bat igarten dabe barru-barruan, zulo bat, -azaltzen dau idazleak- eta ez dakie zelan bete. Denporea aurrera doala eta, halako ansiedadea sortzen jake denporea aprobetxau nahian, eta ansiedade honek, batzuen kasuan, egoera patetikoetara be eroango ditu.

Ipuin askotako gizon-emakumeak zahartzen hasi dirala ikusi dabe, hor dago eurentzako kakoa, hori da-eta gatxena. Orain arte zarata asko egon da euren inguruan. Eta halako batean, isiltasuna egin da, eta euren arnasea entzuten hasi dira. Bizitza honetara bakarrik etorri eta bakarrik goazela konturatzen hasten dira.

Aurreko liburuetan baino ipuin luzeagoak idatzi ditu egile gasteiztarrak, eta personaien ganeko zehaztasun gehiago eskaintzen deutsoz irakurleari. Kontakizunotan, ganera, umoreari garrantzi berezia emon deutso Jaiok. Egoera batzuk umorearen bitartez bakarrik azaldu neikezala sentidu dot. Umoreak eurengana hurreratzen lagundu deust, dino Jaiok.

Karmele Jaiok (Gasteiz, 1970) hiru ipuin-liburu eta nobela bi argitaratu ditu urteotan: narrazinoan, Hamabost zauri (2004), Zu bezain ahul (2007) eta Ez naiz ni (2012); eta, eleberregintzan, Amaren eskuak (2006) eta Musika airean (2009). Hain zuzen be, azken liburu horren gaztelaniazko itzulpena atontzen dabil orain.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu