‘Kiss Kiss Bang Bang. Artearen eta feminismoaren 45 urte’ erakusketea Bilbon
2007-06-11 02:00 KultureaErakusketea irailaren 9ra bitartean izango da ikusgai Arte Eder Museoan. Bertan, zenbait herrialdetako 42 artista eta hainbat talde feministen 69 lan erakutsiko dira, dan danak 'arte feministea' dalakoaren ganekoak.
'Txikimundi', gaztetxuenen mundua paperean
2007-06-07 02:00 KultureaLiburua, batez be, poemaz eta ipuinez osotuta dago. Azkeneko orrialdeetan igarkizun batzuk be sartu ditue, neska-mutilek burua astintzeko eta handik eta hemendik erantzunak topetan ahalegintzeko.
Heldu zein umeei zuzendutako ekitaldiak izango dira Getxoko Txotxongilo Jaialdian
2007-06-05 02:00 Kulturea
Bagilaren 15, 16 eta 17an, Euskal Herriko txotxongilo taldeak batzen dituan Unima alkarteko 14 txotxongilo antzerki-taldek euren emonaldiakaz alaituko dabe herria. Tartean, solasaldiak, tailerrak eta gala berezia izango dira.
Portugalete folklorearen ikur
2007-06-05 02:00 KultureaPortugaleteko II. Folklore Azokea bagilaren 8tik 10era
Elai Alaik folklorea esangura zabalean jorratu gura izan dau aurten be eta, beraz, dantzea ez eze, folklorearen inguruko jarduera danak buztartzea izan da asmoa Portugaletera hurreratzen diran guztien parte-hartzea bultzatuz. Kontuak kontu, dantza saioak, kontzertuak, kaleko animazinoa, erraldoiak eta buruhandiak, artisauak, bertsolariak eta tailerrak izango dira.
Hasi dira Bilboko Liburu Azokearen inguruko ekitaldiak
2007-05-30 02:00 KultureaMaiatzaren 31tik bagilaren 10era bitartean, liburuak izango dira protagonista Bilboko XXXVII. Liburu Azokan. Inaugurazino ofiziala izan barik be, azokearen inguruko ekitaldiak hasita dagoz, izan be, gaur goizean Mitch Albom idazle estadubatuarrari Zilarrezko Idazluma Saria emon deutse.
Euskal taldeen loraldia Leioako Umore Azokan
2007-05-29 02:00 Kulturea
Maiatzaren 31tik bagilaren 3ra bitarteko Leioako Umore Azokan parte hartuko daben euskal konpainien ikuskizunen aurkezpena egin dabe Bilbon.
Jokin Zaitegi eta Xabier Lizardi idazleen gutunak argitaratu ditue
2007-05-25 02:00 KultureaGipuzkoako Foru Aldundiak Jokin Zaitegi eta Xabier Lizardi idazle klasikoen gutunak jasoten dituen liburuak argitaratu ditu. Paulo Iztueta, Lourdes Otaegi eta Jon Diez irakasleek jaso ditue liburuen idatziak.
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokeak ‘Angulas de la Ria’ saria jaso dau
2007-05-24 02:00 Kulturea’Angulas de la Ria’ sariketako epaimahaiaren esanetan, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokea saritu dabe liburuak eta diskoak oinarri hartuta, euskal kulturea sustatzeko egiten dauen lan oparoagaitik.
Leioako Umore Azokearen zortzigarren edizinoan 49 konpainia izango dira
2007-05-22 02:00 KultureaMaiatzaren 31tik bagilaren 3ra bitartean, arte eszenikoetako zaletuek hitzordu berezia izango dabe Leioan, Umorearen Kale Artisten Azokan.
Guggenheim Bilbao Museoan euskal arteari eskainitako bi erakusketa izango dira
2007-05-14 02:00 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak euskal arteari eskainitako bi erakusketa aurkeztuko ditu bere hamargarren urteurrenaren harira. Lehenengoa: ‘Ezezagunak: Euskal Herriko arte garaikidearen kartografiak’ da eta, atariko legez, euskal arteak izan dauen garapena erakustea izango dau helburu. Bigarren erakusketea, ‘Bakoitzaren nahiera’ urrian inaugurauko da eta abagune honetarako propio artelanak sortu dituen hamabi artista aurkeztuko ditu.
Oskillasoren ‘Kurloiak’ liburua aurkeztu dabe Gernikan
2007-05-11 02:00 KultureaIzen horregaz argitaratu eban Jose Basterretxea Oskillaso-k bere lehenengo nobelea 1962an, testua ezeze azaleko eta barruko irudiak be berak egindakoak dituala. Nobela horren edizino barriztua aurkeztu dau Labayru Ikastegiak Gernikan.
Gaztezulo.com webgunea martxan dago
2007-05-10 02:00 KultureaGaztezulo aldizkaria barrituta etorri zan apirilean. Eta orain, maiatzean, webgunea www.gaztezulo.com aurkeztu barri dabe. Beste gazteakaz berba egiteko, kontsejuak eskatzeko edo emoteko, dudak argitzeko, unibersidadeko apunteak trukatzeko, planak egiteko edo beste hainbat gauzatarako gunea izango da.
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen kartela lehiaketa bidez aukeratuko da lehenengoz
2007-05-09 02:00 KultureaAurten, abenduaren 5etik 9ra bitartean egingo dan Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokearen kartela aukeratzeko lehiaketea antolatu dau lehenengoz Gerediaga Alkarteak, azken urteetan azokea Euskal Herri osora zabaltzeko hartu dauen bidean beste pausu bat emonez.
Getxoko Liburu Azokara 18.500 lagun hurreratu dira
2007-04-24 02:00 KultureaAlgortako Geltokiko plazara hurreratu ziranak Getxoko hamar liburu-dendaren standak bisitetako aukerea izan eben, literaturearen azken barriak, komikiak edota umeentzako ipuinak erosteko.
‘Goizean eta Arratsean’, Eusebio Erkiagaren altxorra
2007-04-20 02:00 KultureaLabayru Ikastegiak Eusebio Erkiagaren Goizean eta Arratsean. Eskubete neurtitz I-II argitaratu dau. Mila orritan idazle horren poesiazko idatziak batu ditu Igone Etxebarriak. Lan honegaz osotu egiten da Erkiagaren literatur emoitzea.
‘Markak, Gernika 1937’, Atxaga eta bonbardaketea
2007-04-18 02:00 KultureaGernikako bonbardaketearen 70. urteurrena betetear dagoanean (apirilaren 26an), euskal idazleak jazoerearen ganeko liburutxua aurkeztu dau, orain arte argitaratu bako agiri bategaz batera.
Barandiaranen euskal folklorearen ganeko boletinak berrargitaratu ditue
2007-04-18 02:00 KultureaLabayru Ikastegiko Etnografia Arloaren laguntzinoagaz, José Miguel de Barandiaran Fundazinoak Eusko-Folklore. Materiales y Cuestionarios (1921-1941; 1947-1975) argitalpenaren liburuki biren berrargitalpen faksimilea aurkeztu dau.
Jantzea protagonista Max Sarien X. edizinoan
2007-04-16 02:00 KultureaSol Pico jantzari eta koreografoak jantzearen munduari zuzendutako ikuskizuna preparau dau gaur, 21:00etan, Euskalduna Jauregian izango dan ekitaldirako.
Leioako Umore Azokeak 45 konpainia batuko ditu maiatzaren 31tik bagilaren 3ra bitartean
2007-04-12 02:00 KultureaLeioako plazak eta kaleak antzerkiaren adierazpen guztiakaz beteko dira maiatzaren 31tik bagilaren 3ra, txotxongiloak, zirkua, kalejirak, umorea, musikea eta malabareak izango baitira Umore Azokan. Aurtengo edizinoan nazinoarteko 14 konpainia, Estadu espainiarreko beste 15 eta 16 euskal konpainia izango dira.
‘Gerra garaia Bermeon’ argazki-erakusketea apirilaren 22ra arte izango da ikusgai
2007-04-11 02:00 KultureaAurtengo argazki erakusketea Gerra Zibilagaz lotuta dago, baita maiatzean argitaratuko den Sollubeko batailearen liburuagaz be. Holan ba, 1932 eta 1945 urteen bitartean Bermeon ataratako argazki batzuk izango dira ikusgai.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...