Jamaica Kincaid eta Herman Melville, Literatura Unibertsala bilduman
2012-10-23 15:01 KultureaJamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia eta Herman Melvilleren Benito Cereno - Billy Budd, marinela lanak aurkeztu ditu Literatura Unibertsala bildumeak. Jose Ramon Vázquezek itzuli dau Melvilleren lana, eta Alberto Martínez de la Cuadra Garcíak, Kincaidena.
Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia eta Herman Melvilleren Benito Cereno - Billy Budd, marinela lanak aurkeztu ditu Literatura Unibertsala bildumeak. Jose Ramon Vázquezek itzuli dau Melvilleren lana, eta Alberto Martínez de la Cuadra Garcíak, Kincaidena.
Nire amaren autobiografia Jamaica Kincaiden (St. Johns, Antigua, 1949) euskerazko lehenengo liburua da, orain arte ez da eta bere lanik euskeratu. Kolonialismoa eta podere egiturak kritiketan ditu Antigua ugarteko emakume idazleak. Antigua britainiarren kolonia izan bera jaio zanean. Xuela Claudette Richardson, ama karibe baten eta aita erdi eskoziar erdi afrikar baten alabea da liburuko protagonistea.
Herman Melvillereren (New York, 1819-1891) Benito Cereno eta Billy Budd, marinela nobela laburrak itsasoan kokatuta dagoz. Billy Budd, marinela Melvilleren azkenengo lana izan zan; 1924an argitaratu eben, egilea hil eta 33 urtera. Moby Dick nobela ezagunaren ostean, hauxe ei da estatubatuarraren beharrik onena, adituen eretxiz.
Alberdania, Erein eta Igela etxeek argitaratuko ditue Literatura Unibertsaleko hurrengo 50 liburuak. Bildumearen lehenengo 100 liburuak Ibaizabal argitaletxeak kaleratu zituan, eta beste 52ak, Alberdaniak eta Elkarrek. Eusko Jaurlaritzea eta EIZIE alkartearen egitasmoa da Literatura Unibertsala.
Urtea amaitu orduko beste ale bi argitaratuko dira Literatura Unibertsalan: Calderon de la Barcaren La vida es sueño / Bizitza amets Xabier Payak euskeratua, eta Alain Fournierren Le grand Meaulnes / Meaulnes handia, Monika Etxeberriak itzulita.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!