Mikel Antzak 'Atzerri' bere bigarren nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2012-10-31 14:39   Kulturea

Mikel Antzaren Atzerri nobelea argitaratu barri dau Susa etxeak. Atzerriaren mikatza eta idaztearen gozoa nahasten dira liburuan, egilearen esanetan. Harkaitz Cano idazleak eta Susako editore Gorka Arresek aurkeztu eben lana Donostian.

Nobela autobiografikoa da, Mikel Antzak berak autortu dauanez. Bizitakoak eta asmautakoak nahasten dituala begitandu jako Canori, eta irakurlearen esku itxi dauala bat eta bestea bereizteko aukerea. Gai ugari agiri dira donostiarraren testuan, kartzelearen zapalketea, iges egiteko amesa, literaturearen emozinoa eta erbestearen bakardadea, besteak beste. Antzak idatzeko modu bizi eta azkarra daukala nabermendu eban Canok prentsaurrekoan.

Mikel Antzak, jaiotzez Mikel Albisu (Donostia, 1961), zortzi urte daroaz kartzelan, eta hantxe idatzi dau Atzerri bere bigarren nobelea. Aurreko eleberria, Ospitalekoak lez, hau be Susak plazaratu dau. Igaz, Bakarmortuko kronikak kaleratu eban, Ataramiñeren eskutik. Antzerki-lan bat be badauka: Beteluko balnearioko mirakulua (1985, Susa).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu