Getxo kultur eskaintzaz beteta jatorku apirilean

Bizkaie! 2007-03-30 02:00   Kulturea Liburu Azokea izango da apirilaren 20tik 23ra bitartean

Aurtengo Liburu Azokan, apirilaren 20tik 23ra, hamaika liburu-dendek atarako dabez liburuak kalera eta, ohikoa danez, udal liburutegiek be parte hartuko dabe. Bestalde, musikeak, antzerkiak eta jantzeak be lekua izango dabe apirileko egitarauan.

Arestiren sei ipuinak moldatuta

Bizkaie! 2007-03-28 02:00   Kulturea

Euskerea baserri mundura mugatzen zan sasoian, 1957-62 urteen bitartean, Gabriel Arestik, Egan literatura aldizkarian, sei ipuin argitaratu zituan, urte desbardinetan idatzitakoak. Xabier Monasteriok sei ipuin horreek ‘Ipuinak’ izeneko liburutxu batean argitaratu ditu.

'Ez dok amairu' Bilbon

Bizkaie! 2007-03-27 02:00   Kulturea

Martiaren 28tik apirilaren 27ra bitartean, Ez dok amairu erakusketa zabalik izango da Euskaltzaindiaren egoitzan. Erakusketeak Ez dok amairuren aurrekariak, sorrerea, garapena eta amaiera azaltzen ditu. Besteak beste, taldearen inguruko dokumentu idatzi, argazki, grabazino eta bideoek jarri ditue ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Estaduko arte eszenikoen sektorea Bilbon alkartuko da Antzerkiaren Nazinoarteko Egunaren bezperan

Bizkaie! 2007-03-23 01:00   Kulturea

Estadu espainiarreko arte eszenikoetako konpainiak batzen dituan alkarte nagusia Bilbon batuko da martiaren 26an, hainbat ekitaldiz osatutako jardunaldi batean. Ekitaldi honeek guztiak Antzerkiaren Nazinoarteko Egunaren bezperan egingo dira, ospakizuna martiaren 27an egingo baita mundu osoan.

‘Max Beckmann: akuarelak eta pastelak’ eta ‘Errusia!’ erakusketek arrakastea izan eben igaz

Bizkaie! 2007-03-19 01:00   Kulturea

Nazinoarte mailan bisita gehien jaso dabezan erakusketak nabarmentzen dituan 'The Art Newspaper' aldizkari britainiarrak urtero argitaratzen dauen zerrendean jaso ditu Guggenheim Bilbao Museoak 2006an aurkeztutako erakusketak.

Bidegileak bildumako 44. eta 45. sortak argitaratu ditue

Bizkaie! 2007-03-15 01:00   Kulturea

Kantagintza arloan, Julen Lekuonaren, Imanol Lartzabalen, Lourdes Iriondoren eta Maurizia Aldeiturriagaren bizitzea eta obrak jasoten dira. Ikerketa arloan, Pedro de Yrizar, Manex Goihenetxe, Jose Mari Larrarte eta Jose Basterretxea 'Oskillaso' dira protagonistak.

Katixa Agirreren ausardia

Bizkaie! 2007-03-08 01:00   Kulturea

'Sua falta zaigu' liburua argitaratu dau

Zazpi ipuinez osotutako lana argitaratu barri dau idazle gasteiztarrak ‘Sua falta zaigu’ izenburupean. Nobelea baino, idazleak gurago dau ipuinak idaztea, ‘akaso lan gitxiago eskatzen dabelako eta arinago idazten diralako’.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Berangoko jantza-taldea Krakoviara joango da udan

Bizkaie! 2007-02-27 01:00   Kulturea

Bidaia garagarrilaren 28tik abuztuaren 2ra izango da

Simon Otxandategi taldea zuzeneko ‘Charter’ hegaldi berezi batean joango da, geldialdirik barik. Honezaz ganera, inguruko leku ederrenak eta interesgarrienak ezagutzeko ibilalditxuak be antolatu dabez.

Voltaire eta euskaldunak

Henrike Knorr Bizkaie K Bizkaierara Moldatua 2007-02-23 01:00   Kulturea

Noiz eta zelan entzun eban Voltairek gure Herriaren barri? Ez dakigu. Oro-irakurle nekagatxa izanik, bidaiazale handia eta, batez be, gizon argia, liburu batean edo bestean, edo bere bidaietan, etorri jakon ezaguera hori, betiere Boiardo (1434-1494) eta Ariosto (1474-1533) italiar poeten Orlando (hots, Errrolan) heroiaren ibilerak gogoan.

'Etxepare, Aldudeko medikua' liburua aurkeztu dau Kepa Altonagak

Bizkaie! 2007-02-15 01:00   Kulturea

‘Jean Etxepare guztiz intrigagarria da’. Holan adierazoten dau Kepa Altonagak berak, hitzaurrean, liburua idazteko izan eban arrazoietako bat.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jesus Mari Lazkanoren ganeko erakusketa didaktikoa aurkeztuko dabe Guggenheimen

Bizkaie! 2007-02-05 01:00   Kulturea

Erakusketeak artistearen sormen-prozesua sakondu gura dau ‘La curva del destino’ obrearen bitartez. Lan hori museoaren Bilduma Propioaren parte da eta aurretik ez da publikoaren aurrean erakutsi.

Bizkaieraz lau liburu barri

Bizkaie! 2007-01-29 01:00   Kulturea

Labayru Ikastegiak lau liburu barri aurkeztu barri ditu Elkar-Iparragirre liburudendan, lehen Urretxindorra zana: Alvaro Rabelliren ‘Egurrezko hankak’, Bitoriano Gandiagaren ‘Hitz lauz idazten’, Ana Oar-Arteta eta Hiart Legarraren ‘Euskal deklinabidea bizkaieraz’ eta Elisabete Zalloren ‘Bizkaierazko aditza’. Danak mendebaldeko euskalkian sortutakoak.

Lekeitioko arte erakusketan parte hartzeko epea zabalik

Bizkaie! 2007-01-15 01:00   Kulturea

Eskolapeko areto publikoan euren artelanak erakutsi gura dabezanek martiaren amaierara arteko epea daukie Kultur Etxeko Bulego Nagusian edo 94 624 34 82 telefonoan izena emoteko.

Expodistritok argazki, eskultura eta margolan erakusketak eroango ditu Bilboko barrutietako udaltegietara

Bizkaie! 2007-01-08 01:00   Kulturea

‘Expodistrito’ Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailaren ekimena da, eta bere asmoa adierazpen artistikoak deszentralizau eta artista barriak ezagutarazotea da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Joandako urtearen errepaso literarioa

Julen Gabiria 2006-12-21 01:00   Kulturea

Literaturak Euskal Herrian daukan zitarik nagusiena igarota, eta 2007ko lehenengo liburua heltzeko oindino bi hilabete inguru falta diranean, amaitu barri dan liburu-urtea errepasauko dogu. Begiratu daigun, ba, atzerantz, eta gogoratu daiguzan urte honen ezaugarrietako batzuk.

Fernando Morillok euskerara itzuli dau Cristopher Paoliniren ‘Eragon’ liburua

Bizkaie! 2006-12-20 01:00   Kulturea

Dragoiz, aztiz eta heroiz betetako istorio zoragarria da ‘Eragon’. Hasieratik sartzen da irakurlea Alagaësiako mundu fantastikoan, eta kosta egingo jako handik urtetea.

‘Berba batean esateko: arrakastatsua izan da’

Bizkaie! 2006-12-11 01:00   Kulturea

Horreek izan dira Durangoko Azokearen zuzendari Jon Irazabalek egindako balorazinoan erabilitako berbak. ‘Egitarauak emon deutso aurten berezitasuna Azokeari, aukeratutako gaiari esker: Bidaiak’.

Kirmen Uriberen kostaldeko kantak eta poemak

Saioa Torre Gereketa 2006-11-30 01:00   Kulturea

Pozik dago Kirmen Uribe atara barri dauen liburuagaz. ‘Ideia sortu zan gabezia bat ikusten zalako kostaldeko gaiak jorratzerakoan; euskal iruditegian, gehiago jo da barruko ikuskerea emoteari kostaldekoa emoteari baino’.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Larrialdietarako irteera', Txuma Murugarrenen igesbidea

Bizkaie! 2006-11-30 01:00   Kulturea

Berriako zutabeetan idatzitakoen aukeraketa bat eta argitaratu bako testuak batu ditu egileak eta istorio txikiak, solteak, bata bestaren artean kateatu bakoak izan arren, 'danen ezaugarria da emozinoa, sentimentua'.

'H gabe', Sustrai Colina idazle

Bizkaie! 2006-11-29 01:00   Kulturea

'Asko gozau dot idazten, presino barik, isiltasunean sortzea plazer handia izan da eta, horrezaz ganera, liburua idazteko gaztarora begira jarri naz eta niretzat nahikoa bukolikoa izan zan sasoi horretako pasadizuak arakatzea esperientzia ederra izan da'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)