Antzerkizale Egunak egitarau ederra eskainiko dau zapatuan Usurbilen
2012-11-02 12:23 KultureaUsurbilen egingo dabe zapatuak, hilak 3, III. Antzerkizale Eguna. EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Alkarteak emonaldi ugari atondu ditu eskualdeko antzerki taldeen lanekaz. Besteak beste, Lasarte Kukuka antzerki eskoleak, Andoaingo Katramilak eta Bilbo, Ondarroa eta Markinako eskolek parte hartuko dabe.
Usurbilen egingo dabe zapatuak, hilak 3, III. Antzerkizale Eguna. EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Alkarteak emonaldi ugari atondu ditu eskualdeko antzerki taldeen lanekaz. Antzerkizale saria zemendiaren 10ean jakinarazoko dabe, Azpeitiko Antzerki Topaketen barruan, hain zuzen be.
Goizeko 10:00etan abiatuko da Antzerkizale Eguna, izan be orduan hasiko May Gorostiagaren clown ikastaroa. 11:00etan, Galder Perez antzerkigile eta aktoreak antzezlanak idaztearen ganeko mintegia egingo dau. Ostean, herri bazkaria prestauko dabe Usurbilgo Gaztetxean.
Arrastian, Irrien Lagunek izango dira lehenengo protagonistak; Kultura plazara antzezlana eskainiko dabe, 17:00etan. Ordu berean, Ainhoa Alberdik eta Iraia Eliasek kalejirea egingo dabe, Gaztetxetik hasita. Xentimorik gabe antzezlana taularatuko dabe Ramon Agirrek eta Inazio Tolosak, eta handik gitxira, 19:00etan, Garbiñe Astiazaranek eta Ixabel Agirresarobek aurtengo Antzerkizale Eguneko manifestua leiduko dabe.
Ondoren, Aldatzen Laguntzen talde donostiarrak Eta behia agertu zen kale antzerki piezea eskainiko dau. Sutegi antzokian amaituko da eguna, han Huts Teatroak Publikoari gorroto lan barria aurkeztuko dau, 20:00etan.
Usurbilgo Antzerkizale Egunean hainbat taldek hartuko dabe parte, besteak beste, Lasarteko Kukuka antzerki eskoleak, Andoaingo Katramilak, eta Bilbo, Markina eta Ondarroako eskolek. Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko taldeetako kideak be izango dira, antolatzaileek azaldu dabenez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!