Bergarako Idazle Eskoleak hamar urte bete barri ditu

Bizkaie! 2012-10-17 11:57   Kulturea

Bergarako Idazle Eskolako graduondokoak makina bat jarduera antolatu ditu 10. urteurrena ospatzeko. Lehenengo ekimena zemendiaren 10ean egingo dabe, Idazleak Irakurle mintegietako hasierako saio izango da.

Bergarako Idazle Eskolako graduondokoak makina bat jarduera antolatu ditu 10. urteurrena ospatzeko. Lehenengo ekimena zemendiaren 10ean egingo dabe, Idazleak Irakurle mintegietako hasierako saio izango da. Aurtengo ikasturtea be laster dago martxan, urriaren 20an, hain zuzen be.

Idazleak Irakurle mintegietako lehenengo ekinaldian Jerardo Elortzak Bergara literaturan eta Telesforo Monzonen lanen talde-irakurketea gidatuko dau. Ikasle ohiek zein interesa daukan edonork partu hartu ahalko dau. Hau saioau zemdniaren 10ean egingo dabe. Ikasleek euren saiakera akademikoak lan dibulgatzaile eta literario eran idatzi ditue mintegietan aurkezteko.

Urtemugako ekitaldiak hasi orduko, aurtengo Idazle Eskoleak ikasturte barria hasiko dau. Gradu-ondokoa urriaren 20an abiatuko da. Bergarako UNEDek eskaintzen dau gradu-ondokoaren tutela akademikoa eta Hezkuntza Sailak homologazinoa dauka.

Aurton, hamargarren ikasturtean, lehenengo mailako ikasleei lehen eta bigarren mailako ikasgai presentzialak urte bakarrean burutzeko aukera eskainiko jakela jakinarazo dabe eskolako arduradunek. Gradu-ondoko eskolak Bergaran izaten dira zapatuetan, 9:30etik 13:40era.

Euskal idazleak irakasle dira Idazle Eskolan, besteak beste, ondokoak izan dira: Andu Lertxundi, Edorta Jimenez, Pako Aristi, Harkaitz Cano, Aizpea Goenaga, Iñaki Zubeldia, Fito Rodriguez, Tere Irastortza, Paulo Iztueta, Itziar Gomez, Jerardo Elortza, Xabi Lopez, Miren Agur Meabe eta Juan Kruz Igerabide. Idazleen zeregina, eskolak emoteaz aparte, jardunaldi batetik bestera bialdutako ariketa eta beharretan oinarritutako eskola-metodologiagaz batera, ikasleek eurek bigarren ikasturtea amaitu orduko egin beharreko lan personaleko tutore be izaten dira.

Gradu-ondokoa amaitu baino lehen, makina bat idazlegaik libururen bat edo artikuluak argitaratzen dituen. Ikasle guztiak idazle ezagun bihurtu ez arren, hamaikatxuk kaleratu ditue liburua, berbarako, Karmele Igartua Bengoak, Maribel Aiertzak, Juan Luis Mugertzak, Mikel Agirregomezkortak, Leire Zubeldiak, Patxi Lopez de Tejadak, Xabi Lopezek, Ione Gorostartzuk eta Yoseba Peñak.

Idazle Eskoleak ekimen ugari ipini ditu martxan urteotan, Luma Berrien eleak aldizkaria, www.idazten.com gunea, Karmele Igartua Sorkuntza Bekea eta Ilunabar literarioak saioak, besteak beste.

Idazle Eskolearen ganeko jakingarriak: www.idazten.com edo http://ieskola.asmoz.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu