Alain Urrutia bilbotarrak 'II. kapitulua; Distopia' aurkeztu dau Guggenheim museoan

Bizkaie! 2012-10-16 15:42   Kulturea

Alain Urrutia artista bilbotarrak II. kapitulua; Distopia (Chapter II; Dystopia) lana aurkeztu dau Bilboko Guggenheim museoan. Guggenheim Bilbao Horma lehiaketan aukeratutako laugarren piezea da. Zemendiaren 11ra arte egongo da ikusgai, 103B aretoko horman.

Alain Urrutia artista bilbotarrak II. kapitulua; Distopia (Chapter II; Dystopia) lana aurkeztu dau Bilboko Guggenheim museoan. Guggenheim Bilbao Horma lehiaketan aukeratutako laugarren piezea da. Zemendiaren 11ra arte egongo da ikusgai, 103B aretoan.

II. kapitulua; Distopia (Chapter II; Dystopia) ikatz-ziriz egindako marrazki-segidea da. Artisteak berak bizitakoak edo inguruan ikusitakoak jaso ditu. Irudi lausoak dira, ez dira argi ikusten. Itxuraz, loturarik bako atlas bat osotzen dabe, azaldu dabe aurkezpenean.

Urrutiaren erakusketa-proiektuak ikuslearen behaketa-gaitasuna aztertzen dau. Irudiak inolako ordena barik kokatu ditu, irakurketea gatxagoa da. Marrazkien neurri handia be ikuslearentzako oztopo da. Egileak egunoroko jazoerak marraztu ditu, alkarren artean lotura barik, film bateko sekuentzien antzera. Hiru marrazkien arteko loturea ikustea izango da ikuslearen erronkea.

Guggenheim Bilbao Horma ekimenaren helburua EAEko artista gazteak Museoaren 15. urteurrenera batzea da. Alain Urrutia lehiaketa horretan aukeratutako bost artistetako bat da. Danetara, 75 proposamen aurkeztu ziran. Daborduko, Eduardo Hurtado, Álvaro Gil eta Zuhar Iruretagoienaren lanak ikusgai izan dira 103B aretoko horman. Alaian Urrutriaren ostean, Irantzu Sanzo/Cristian Villavicencioren beharrak itxiko dau zikloa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu