Literatura Eskoleak Hendaian hasiko dau ikasturtea zapatuan

Bizkaie! 2012-10-23 17:41   Kulturea

Literatura Eskoleak hilaren 27an abiatuko dau ikasturte barria, Hendaian. Aiora Jakak Joseba Sarrionandiaren itzulpenak izango ditu berbagai zapatuan. Maiatzera arte hilero eskola bat egingo dabe.

Literatura Eskoleak hilaren 27an abiatuko dau ikasturte barria, Hendaian. Aiora Jakak Joseba Sarrionandiaren itzulpenak izango ditu berbagai zapatuan. Maiatzera arte hilero eskola bat egingo dabe.

Literatura Eskolara literaturazalea dan edonor etorri daiteke. Ez dogu titulurik ez eskatzen ez eskaintzen. Alkarrengandik ikastea da gure helburua, dinoe antolatzaileek. Aiora Jakaren eskolearen ostean, beste zazpi atondu ditue. Zemendiaren 17an, Markos Zapiainek Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi aztertuko dau Donostian; abenduaren 15ean, Karlos del Olmok euskal itzultzaile aitzindariak izango ditu berbagai Oreretan; Zarautzen, urtarrilaren 19an, Elizabete Manterolak Gure literatura erdaratan gaia jorratuko dau; zezeilak 16an, Gasteizen, Amaia Alvarezek genero eta nazino identidadeaz antzerkian berba egingo dau, Katalina Eleizegi eta Katalina Erausoren bitartez; martiaren 16an, Sorterritik urrun: Migrazioa euskal literaturan azalduko dau Gotzon Barandiaranek Durangon; Iruñean Iratxe Retozalak Itxaro Bordak sortutako Amaia Ezpeldoi personaiaren ganean berba egingo dau, apirilaren 10an; eta azkenengo eskolan, Harkaitz Canok John Cheever idazle estatubatuarraren inguruan jardungo dau Bilbon, maiatzaren 25ean.

Eskolan izena emoteko eskola@literaturaeskola.com helbidera idatzi beharra dago. Urte osoko matrikulea 20 euro dira, eta eskola jakin batzuetara bakarrik joan gura izan ezkero, 10 euro saio bakotxeko. Eskola guztiak zapatuz egingo ditue, 10:00etatik 14:00etara. Jakingarri guztiak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu