Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' nobelea japonieraz argitaratu dabe
2012-10-22 17:36 KultureaKirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao lana japonieraz kaleratu barri dau Hakusui Sha argitaletxeak. Nami Kanekok itzuli dau zuzenean euskeratik. Nobelea zemendiaren 6an aurkeztuko dabe, Tokion.
Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao lana japonieraz kaleratu barri dau Hakusui Sha argitaletxeak. Nami Kanekok itzuli dau zuzenean euskeratik. Nobelea zemendiaren 6an aurkeztuko dabe, Tokion.
Frantzian Gallimard etxearen eskutik argitaratu eta izandako harrera kritiko onaren ostean dator japonierazko itzulpena. Zemendiaren 6an egingo dabe aurkezpena Tokion, Keijiro Suga idazleak emongo dauan berbaldi batean. Ganera, Tokioko Unibersidadean beste hitzaldi bat emongo dau Ryuta Imafuku irakasleagaz batera. Ostean, Kirmen Uribek errezitaldi poetiko batean hartuko dau parte Okinawa ugartean, bertako hizkuntzan hitz egiten dabez idazleekaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!