Getxoko XXX. Antzerki Jardunaldiek 13 antzezlan eskainiko ditue
2012-10-10 12:35 KultureaGenero guztietako lanez osotutako egitaraua eskainiko dabe Getxoko XXX. Antzerki Jardunaldiek urriaren 11tik 21era bitartean. Euskal Herriko 13 konpainiek hartuko dabe parte, eta bakotxak lan bana taularatuko dau.
Genero guztietako lanez osotutako egitaraua eskainiko dabe Getxoko XXX. Antzerki Jardunaldiek urriaren 11tik 21era bitartean. Euskal Herriko 13 konpainiek hartuko dabe parte, eta bakotxak lan bana taularatuko dau. Emonaldiak Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan eta Algortako Geltokia plazan egingo ditue.
Getxo euskal antzerkiaren erakustoki bihurtuko egunotan. Urtez urte euskal antzerki konpainiek egiten daben ahalegina eta lana erakustea da jardunaldion helburu nagusia.
Edozein adineko eta gustutako publikoarentzako eskaintzea atondu dabe Getxon, izan be, aniztasuna eta lanen kalidadea izango dira lanan ardatz nagusia, jardunaldien arduradunen arabera. Danetariko lanak dagoz aurton: helduentzako eta umeentzako antzezlanak, genero eta gai askotakoak, euskerazkoak nahiz gaztelaniazkoak, italiar moduko kale antzerkia, komediak eta dramak, txotxongiloak eta pailazoak. 13 lanetatik bost helduentzat izango dira, beste bost umeentzat; ganerakoak, adin guztientzat.
Helduei zuzendutako lanak ondokoak dira: "Bodologuak", "Este mundo nuestro" eta "La lechuga" komediak, eta "Sustraiak" eta "Wolves" kaleko ikuskizunak. Umeentzako,"Txarlestrup" eta "Txangoa" pailazo eta zirku-antzerki lanak, eta "Blue Bird" eta "Printzea eta ahatea" txotxongilo ikuskizunak izango dira. "Amor ciego", "Carneros" eta "Así y restar" adin guztietarako kaleko ikuskizunek osotuko dabe egitaraua.
Andrés Isasi Musika Eskolako saioak ordaintzekoak izango dira, eta ganerakoak dobakoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!