'Akropolis, mito biziak' erakusketea, Bilboko Berreginen Museoan
2012-10-24 15:55 KultureaBilboko Berreginen Museoak Akropolis. Mito biziak erakusketea edegi dau. Ganera, erakusketan ikusgai dagoan Gabieseko Dianaren ganeko berbaldia atondu dabe eguaztenean, hilak 24, Artelana bere testuinguruan zikloaren barruan.
Bilboko Berreginen Museoko Akropolis. Mito biziak erakusketea hainbat sinbolo erlijioso eta mitikoren arteko ibilbidea eskaintzen dau. Museoaren fondoetako eskulturen bitartean Akropolisa hurretik ezagutuko dabe bisitariek. Erakusketea apirilaren 7ra arte egongo da ikusgai.
Ganera, erakusketan ikusgai dagoan Gabieseko Dianaren ganeko berbaldia atondu dabe eguaztenean, hilak 24, Artelana bere testuinguruan zikloaren barruan.
Berreginen Museoak proposautako ibilbidean Panateneen frisoa, metokak eta Partenoneko frontoien irudien parte bat, Gabiesen Diana, Zeus/Poseidonen burua edo Erekteioneko Kariatidea ikusteko aukerea eukiko dabe bisitariek. Akropolia izan zan Atenas zaharreko erlijino eszenatoki nagusia. Bertan, mitoa eta historia buztartu ziran, uriaren iragana eta, batez be Atenea jainkosea goresteko.
Aldi baterako erakusketeagaz bat, Berreginen Museoak hiru ataletan egituratutako webgunea atondu dau. Eraikinak, protagonistak eta mitoak dira guneko ardatzak.
Eraikinen atalean, Propileoen, Kalkotekaren eta Atenea Nikeren tenplua, Brauroneiona, Partenona eta Erekteioia agiri dira; protagonistei eskainitakoan,Kalikratesi, Zimoni, Fidiasi, Iktinori, Mnesiklesi eta Periklesi buruzko informazinoa dago; eta mitoen gunearen, Atenearen jaiotzea, Atika lortzeko burrukea, Eriktonioren jaiotzea, Teseoren igoerea, Amazonomakia, Zentauromakia, Gigantomakia, Iliupersisa eta Pandoraren jaiotzea azaltzen ditue.
Gabieseko Diana Artelana bere testuinguruan zikloaren protagonista
Artelana bere testuinguruan zikloaren barruan, erakusketaren parte dan Gabieseko Diana izango da protagonistea urriaren 24an, 18:00etan. Berbaldian Gabieseko Diana piezea aztertuko dabe artearen zein historiaren ikuspegitik. Sarrerea doban da. Ikusleak artera hurreratzea da zikloaren helburu nagusia.
Dianaren ehizearen eta naturearen jainkosea zan. Gavin Hamiltonek topau eban Gabieseko Diana, hain zuzen be Gabiesen egindako indusketa-anetan, 1792an. Atenaseko Praxitelesek egindako eskulturearen kopia erromatarra zala pentsau eben hasieran. Borghese printzeak Erroman eukan jauregian ipini eban hasiera baten. Ondoren, 1807an, Napoleon Bonapartek erosi, eta 1820an Louvreko jauregira eroan eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!