Bergarako Helduentzako Nazinoarteko Txotxongiloen jaialdia iluntzean abiatuko da

Bizkaie! 2012-10-18 14:44   Kulturea

Bergarako Helduentzako Nazinoarteko Txotxongiloen XI. Mostrea Nico Baixas kataluniarraren La Guinda lanaren emonaldiagaz abiatuko da eguenean, hilaren 18an. Lau egunez, urriaren 21era arte, Bergaran txotxongilo ikuskizun ugari izango dira aukeran.

Bergarako Helduentzako Nazinoarteko Txotxongiloen XI. Mostrea Nico Baixas kataluniarraren La Guinda lanaren emonaldiagaz abiatuko da eguenean, hilaren 18an. Lau egunez, urriaren 21era arte, Bergaran txotxongilo ikuskizun ugari izango dira aukeran.

Jaialdia Guillem Albak edegi beharra eukan, Trau lanaren estreinaldiagaz, baina osasun arazoak dirala eta ezin izango dau Bergarara joan. Nico Baixasen La Guinda esku-ikuskizuna da egueneko emonaldi bakara, barikuan, barriz, lau ikuskizun eskainiko ditue. Bihar, Ymedioteatro Sie7e antzeztuko dau lehenengoz Euskal Herrian, eta zapatuen be beste emonaldi bat egingo dau, Munibe plazan. Bariku, zapatu eta domekan Merce Gostek Sota minims lanaren hainbat antzezpen egingo ditu Pikupe Produkzioaken egoitzan. Argi-itzal antzerki lantzen dau katalauniarrak.

El Tenderete euskal taldeak Titiriteska emongo dau Gaztetxean, eta Roberto White argentinarrak mimoa eta objektuen antzerkia nahasten dituan Criaturas particulares erakutsiko dau, Zabalotegi aretoan.

Domekan, azkenengo egunean, Markeliñe talde bizkaitarrak Zoozoom eskainiko dau San Martin plazan eguerdi partean, eta La Fontana konpainiak Prometeu aurkeztuko dau, Zabalotegi.

Bergarako Txotxongiloen XI. Mostrearen egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu