'Ibili', bisita gidatuak GetxoPhoton

Bizkaie! 2010-09-10 16:11   Kulturea
GetxoPhoto 2010, irailaren 2tik urriaren 3ra

Bisitak dobanekoak dira eta datorren irailaren 11, 18 eta 25ean eta urriaren 2an egingo dira, gaztelaniaz zein euskeraz, goizeko 11:30etan. Bisiteak ordubete eta erdiko iraupena izango dau eta Satistegi Plazatik (Basagoiti 51) abiatuko dira.

GetxoPhoto nazinoarteko argazki jaialdiak jarduerakaz jarraitzen dau eta hilebete honetan zehar Getxora hurreratzen diranek bisita gidatuak egiteko aukerea izango dabe, erakusketa izugarri eta adierazgarrienetaz gozau ahal izango dabe eta autoreak eta lanak ezagutzeko aukera aparta izango da.

GetxoPhoto, argazkilaritzaz gozetako diseinauta dago, herrian zehar osterea egiten dan bitartean, hau da, aretoetatik kanpo. Aurten erakusketa nagusiak Ereagako hondartzatik Algortako Portu Zaharrera bitartean kokatu dira eta bertan, besteak beste, Martin Schoeller, Steve Schofield, James Mollison, Martin Parr eta Robert Huber autoreen lanak ikusi ahal izango dira.

Jaialdiak bigarren ardatz bat dauka uriaren parte altuan, izan be, hor hainbat erakusketa batzen dira, besteak beste, Torrene 3 kalean, Algortako Kultur Etxean eta San Nikolas plazan: Naomi Harris kanadiarraren swingers argazkiak, Andreas Meichsner-en Welcome to the club eta Arcadia lanak Torrene 3 kalean, Martin Kollar-en argazkiak Algortako Kultur Etxean, Anoek Steketee, merkatuan edo Phil Toledanoren instalazinoa San NikolasPlazan.

Bisita horreek dobanekoak dira eta datorren irailaren 11, 18 eta 25ean eta urriaren 2an egingo dira, gaztelaniaz zein euskeraz, goizeko 11:30etan. Bisiteak ordubete eta erdiko iraupena izango dau eta Satistegi Plazatik (Basagoiti 51) abiatuko dira.

Lekuak mugatuak izango dira. Interesa dabenek getxophoto@getxophoto.com helbidean izena emon leikie.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu