Hutsik geratu da aurtengo Agustin Zubikarai saria

Bizkaie! 2009-01-23 09:51   Kulturea

Hutsik geratu da aurten Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Agustin Zubikarai nobela laburrentzako lehiaketea, aurkeztu diran lanek saria irabazteko kalidaderik ez ebela erabagi baitau epaimahaiak.

II. 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenari Toti Martinez de Lezeak eta Jose Luis del Corral idazleek ekingo deutsie

Bizkaie! 2009-01-19 17:45   Kulturea

Programearen helburua, lehen mailako idazleakazko alkargunea sortzea izan da, idazteko ofizioagaz zerikusia daben gaiak alkarrizketearen bidez aztertuz.

'Sweeney Todd, Fleet kaleko deabru-bizargina' antzezlana itsuentzat egokituko dabe Arriagan

Bizkaie! 2009-01-16 10:10   Kulturea

Areto bilbotarrak eta ONCEk sinaturiko lankidetza-akordioari esker, gaur, urtarrilak 17, ikusteko urritasuna daben pertsonek 'Sweeney Todd' ikuskizunaz gozau ahal izango dabe AUDESEC audiodeskribapen-sistemeari esker.

Auguste Rodin eskultorearen zazpi lan ikusgai Bilboko Kale Nagusian

Bizkaie! 2009-01-15 10:43   Kulturea

La Caixak Bilboko Udalagaz batera sustatu dau 'Auguste Rodin Bilbon' izeneko erakusketea, 'Artea kalean' ekimenaren barruan antolatua. Helburua bakarra da, 'artista handien sorkuntza lanak jenteagana hurreratzea'.

EHUko doktore-tesi batek Pedro Salinas poetearen narratibearen garrantzia aldarrikatu dau

Bizkaie! 2009-01-15 10:09   Kulturea

Pedro Salinasek (Madril, 1891 - Boston, AEB, 1951) hainbat genero landu zituan, besteak beste, antzerkia, literatura-kritikea eta poesia. EHUn aurkeztutako tesiak Salinasen lan guztiak aztertu ditu autorearen lan narratibo osoa ikertu ahal izateko.

Dantzaldi Ibiltaria'09, jantza tradizionalak sozializetako asmoz

Bizkaie! 2009-01-12 14:55   Kulturea

'Euskal kulturan hain garrantzitsua dan gure folklorearen berreskurapenagaz guztiz konprometituak gagozan musika irakasle eta dantzari talde bat gara. Helburu honegaz, jantzea biziteko bizipen barriak bilatzen saiatzen gara eta horregaitik jarri dogu Dantzaldi Ibiltaria proiektua martxan'.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bilboko Artelan Berreginen Museoak doban zabalduko ditu ateak asteburuan

Bizkaie! 2009-01-08 13:38   Kulturea

Museoakasteburu honetan emongo ditu amaitutzat 'Olimpia buru eta bihotz' erakusketea eta Bizkaiko Jaiotzazaleen Elkarteak antolatutako jaiotzen erakusketea. Horretarako, dobaneko bisita gidatuak antolatu ditu.

'Expodistrito' ekimenak sei erakusketa eroango ditu Bilboko udaltegietara

Bizkaie! 2009-01-08 11:06   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako ekimena Abando-Barrainkua, San Inazio, Otxarkoaga Begoña, San Frantzisko eta Zorrotzako barrutietan egongo da ikusgai. 2009ko lehen hiruhilabetekoan ondorengo artista honeen margolan erakusketak jasoko ditue udaltegiek: Inma Tejero, Terraz, Ianire Sagasti, Edelberto Alonso del Busto 'Edel', Floro Oribe & Ana Portillo eta Naroa Gutiérrez.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Erakusketa barritzaile eta esperimental bi zabaldu ditue Bilboko Rekalde Aretoan

Bizkaie! 2008-12-18 14:37   Kulturea

Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputaduak, Leire Vergara, Frederique Bergholtz & Annie Fletcher arte-komisarioakaz batera, 'Desbardintasun Simetrikoa/Desigualdad simétrica' eta 'If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution' erakusketak zabaldu ditu.

Olaeta Balletaren ondare-fondoa Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dago

Bizkaie! 2008-12-12 11:48   Kulturea

Akordio horren helburuak 70 urtetik gorako bide luzean euskal jantzak, ballet klasikoa eta zazpi euskal lurraldeetako kultur ohituren irakaskuntzea ardatz izan dituan kutur talde ezagunak batu dauen ondare zabala gordetea, zabaltzea eta balorarazotea dira.

Durangoko Azokeak ez dau krisirik igarri

Gerediaga Elkartea 2008-12-09 09:58   Kulturea

Azokea hasi aurretik krisiak zelan eragingo ete eutson jakinahia azaldu eban Gerediaga Elkarteak. Gerediagak, antolatzaile dan aldetik, ez dauka salmenten gaineko datu zehatzik. Baina, Azokan izan diran argitaletxe eta diskoetxe garrantzitsuenakaz berba egin eta gero, helburuak beteta doazela aurten esan daiteke. 'Azoka ona izan dabe orokorrean eta krisiak ez dau izan espero zan eragin esanguratsurik'.

'Peru Tximaluze' liburua Durangoko azokan salgai

z 2008-12-05 13:23   Kulturea

Jürgen Lange alemaniar jatorrizko zeberioztarrak itzuli ditu txikitatik ezagutzen zituan ipuinak. Marrazkiak lortzeko be bera jarri zan kontaktuan Frankfurten liburuak daukan museoagaz eta liburuak alemanieraz daukan grazia ez galtzeko, bertsolari bati eskatu eutsan itzulpena bertsotan ipinteko. Bertsolari hori Zeanuriko Jurek Ziemkiewcz dogu.

Euskaltzaindia Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan

Bizkaie! 2008-12-05 12:17   Kulturea

Urtero legez, aurten be Durangoko Azokan izango da (Abenduaren 5etik 8ra) Euskaltzaindia. Urte osoan argitaratutako liburuak izango ditu salgai. 'Piriniotako hizkuntzak: lehena eta oraina' erakusketea be zabalik egongo da Durangon, Elkartegian (Landako etorbidea 4), Azoka egunetan.

Eneko Olasagastiren berbaldiagaz hasiko da Durangoko 43. Euskal Liburu eta Disko Azokea

Bizkaie! 2008-12-05 09:36   Kulturea

Abenduaren 5etik 8ra, azokako ordutegia goizeko 10:30etatik 20:00etara izango da

Gerediaga Elkarteak hasierako minutuak aurten hildako Henrike Knör euskaltzaina, Gotzon Garate filologoa, Karmelo Etxenagusia Bilboko gotzain laguntzailea, Xabier Iratzeder, idazle eta euskaltzaina, Elias Amezaga, idazlea eta Mikel Errazkin eta Mikel Laboa musikariak gogoratzeko erabiliko ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Harkaitz Canok zinea eta literaturea izan ditu aztergai bere azken lanean

Bizkaie! 2008-12-02 10:52   Kulturea

Zinea eta literaturea. Literaturea eta zinea: bikote perfektua ala ezinezko bikotea? Joera bi horreen artean kokatzen da Harkaitz Canok aurkeztu barri dauen 'Zinea eta literatura' liburuan egindako azterketea.

Bilboko Zubietxe arte tailerreko artista etorkin batzuek egindako lanak ikusgai Getxon

Bizkaie! 2008-12-01 17:40   Kulturea

'Giza Art: ahotsak eta ohiartzunak' izeneko erakusketa ibiltaria eguenetik abenduaren 21era bitartean egongo da zabalik Getxoko (Bizkaia) Algorta auzoko Torrene kaleko 3 zenbakian dagoan erakusketa-gelan. Modu honetan hasiko dira abenduaren 18an ospatuko dan Etorkinen Nazioarteko Egunaren inguruan Getxoko Udaleko Immigrazino eta Kulturarteko Unitateak antolatutako ekitaldiak.

'Otalorea' eta 'La flor de la argoma', Toti Martinez de Lezearen liburu barria euskeraz eta gaztelaniaz aldi berean

Bizkaie! 2008-11-28 14:54   Kulturea

Erein argitaletxearen eskutik, XIX. mendearen amaieran, azken Karlistadan girotutako nobela historikoa dakar Toti Martinez de Lezeak, Oñatin kokatua eta, beraz, Gipuzkoa barrualdeko nekazaritza giroa jorratzen dauena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Orain ezin naz hil', Xabier Amurizaren 'artelan' barria Interneten

Bizkaie! 2008-11-26 14:37   Kulturea

Gaur aurkeztu dau Xabier Amurizak Bilbon 'Orain ezin naz hil' nobelea, liburu bako aurkezpenean. 'Joan ziren' zikloan, bigarren artelana da oraingoa, 'Dinosauroak horizontean' izenburukoaren ostean. Barrikuntza nagusia da liburua Interneten baino ez dagoala irakurgai ondoko helbidean: www.amurizablogxabier.com

Nadia errumaniarraren amesak kontetan dituan antzezlanagaz jatorku aurtengo 'Gabonak' zikloa

Bizkaie! 2008-11-26 13:47   Kulturea

Haurrei eta familiei zuzendutako 'Metro bateko ametsak' antzezlana Euskalduna Jauregian izango da ikusgai urtarrilaren 2tik 5era. Danetara zazpi emonaldi izango dira eta 4.200 lagunek gozau ahal izango dabe ikuskizunaz.

Xabier Amurizak 'Orain ezin naiz hil' bere nobela barria aurkeztuko dau asteon

Bizkaie! 2008-11-24 14:50   Kulturea

'Orain ezin naiz hil', 'Joan ziren' zikloko bigarren liburukia da, igazko 'Dinosauroak horizontean' izeneko lehenengoaren ondoren datorrena. Aurkezpenaren nobedadeetariko bat da liburua interneten argitaratzen dauela.