Yolanda Martínez, Maite Piñero, Sandra Dolara eta Mari Asun Gómezen lanak ikusgai, Bilboko udaltegietan
2013-01-10 11:55 KultureaExpodistrito Bilboko barrutietako udaltegietako erakusketa zikloaren aurtengo egitaraua hilaren 15ean abiatuko da. Urteko lehenengo lauhilekoan Yolanda Martínez, Maite Piñero, Sandra Dolara eta Mari Asun Gómezen pinturak eta argazkiak izango dira ikusgai.
Expodistrito Bilboko barrutietako udaltegietako erakusketa zikloaren aurtengo egitaraua hilaren 15ean abiatuko da. Urteko lehenengo lauhilekoan Yolanda Martínez, Maite Piñero, Sandra Dolara eta Mari Asun Gómezen pinturak eta argazkiak ikusgai izango dira Barrainkua, San Inazio-Ibarrekolanda, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, Castaños eta Burtsa-Ibaiondoko udaltegietan.
Yolanda Martinez Sacristan bilbotarra orain 30 bat urte hasi zan argazkigintzea lantzen. Makinatxu bat estilo eta teknika erabili ditu urteotan, baina gaur egun dabil buru-belarri mundu digitalean. Argazkiei pintura ikutua emoten deutse teknika digitalei esker, beste batzuetan lerroen gogortasuna nabarmetzen dau, kontrastez eta formaz betetako munduaren erretratua egiteko.
Sandra Dolara soziologoak 150 argazki osoturako erakusketea aurkeztuko dau. Irudi guztiak emakumeen erratratuak dira, euron mezua entzunarazotea da egilearen helburua.
Maria Asun Gomezi aitak erakutsi eutson margozten. Paisajeak eta lorak dira gustukuen dituan gaiak. Olioak erabilten ditu gehienetan, baina akuarelea eta akrilikoa be badarabilz. Estilo figuratiboa jorratzen dau, baina inpresionismoaren eragin nabarmenagaz.
Maite Piñerok denporaren igarotzea, urtaroen aldaketea, eguneko argi aldaketak, beroa eta hotza, hezetasuna eta sikatea, haizea eta lainoak… hamaikatxu gai erakusten ditu bere pinturetan.
Urtarrilean, ondoko erakusketak prestau ditue, hilaren 15etik 30era bitartean: Mari Asun Gomez, Begoñako udaltegian; Sandra Dolara, San Frantziskon; eta, Yolanda Martinez, Barrainkuan. Ganerako erakusketeak datak jakin gura izan ezkero, www.kulturabarrutik.net gunean. Erakusketak zazpi udaltegietan txandaka izango dira.
Alkartasun ekimenak
Urteko lehenengo hiruhileko honetan, ganera, Viñetas con causa izeneko erakusketea aurkeztuko dabe Asier&Javier umoregileek Otxarkoaga, Barrainkua, Basurtu eta Deustuko udaltegietan. Bineten formatu handiko kopiak salgai ipimniko ditue, eta batutako ditua Bizkaiko Caritasek jasoko dau.
Un cuadro por una vida mejor erakusketan Raquel Rochas margolari bilbotarra eta bere ikasleen lanak batuko ditue, martiaren 4tik 15era, Barrainkuan. Koadroetako batzuk zozketau egingo dira, Vicente Ferrer Fundazinoaren alde
Barrainkuako udaltegian bertan, zezeileko bigarren hamabostaldian, Gary Daly artista eta musikariaren lanak erakutsiko dira. Ganera, China Crisis taldeko liderra Bilbon izango da, zezeilaren 17ean, Musiketan zikloaren barruan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!