VI. mendeko Baskonia ezagutzeko giltzarriak, Bilboko Arkeologi Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-28 13:46   Kulturea

Baskonia. Bitarteko lurraldea erakusketeak Euskal Herriko antxinako eta Erdi Aroko munduen arteko transizinoa azaltzen dau. Araba, Bizkaia eta Nafarroako indusketetan topautako 100 objektutik gora batu ditue Bilboko Arkeologi Museoan.

Baskonia. Bitarteko lurraldea erakusketeak Euskal Herriko antxinako eta Erdi Aroko munduen arteko transizinoa azaltzen dau. Araba, Bizkaia eta Nafarroako indusketetan topautako 100 objektutik gora batu ditue Bilboko Arkeologi Museoan.

VI. eta VIII. mende arteko hileta-materialak dira nagusi erakusketan, aizkorak, lantzak, ezpatak, labanak, kaikuak, krisketak eta abar. Hainbat nekropolitan aurkitutako objektuak dagoz ikusgai, baina Agustin Azkarate erakusketako komisario eta EHUko Arkeologia katedradunak Aldaietakoak nabarmendu ditu. Aurretik genkiana eta ostean dakiguna guztiz desbardina da han aurkitutakoari esker, azaldu dau.

Euskal Herria lurralde isolatua zala pentsaten eben arkologo eta historialariek, gizarte atzeratua zala, bai ekonomia bai kultura aldetik. Aldaietako indusketek ordura arteko historiografia guztia aldatuarazo eben. Panoramea erabat desbardina da orain -esan dau Azkaratek- Europako beste gizarteen oso antzekoa zan hemengoa be. Hilobietako armek harritu zituan batez be ikertzaileak, horrek ezarri eban loturea Europako beste lurralde batzuekaz.

Teknologia eta burdingitzea lantzen zituela ikusteaz gan, indusketetan Baltiko aldeko anbarezko beira-aleak topau ditue, beraz merkataritzea be ondo ezagutzen eben, ganeratu dau komisarioak. Erreinu handi biren -Frankoak iparraldean, Bisigodoak hegoaldean- artean egoan lurraldeak derrigor izan eban eban dinamikoa eta aldakorra.

Aldaietako objektuez aparte, ostean egindako indusketetako materilak be ikusiko doguz Arkeologi Museoan, besteak beste, Arabako Buzaga edo San Pelaioko nekropoliak, Bizkaiko Finagakoak eta Dulantziko San Martinekoak.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dau erakusketea, Arabako Foru Aldundiaren babesagaz, eta Bibat Arabako Arkeologia Museoa, Nafarroako Foru Aldundia eta Elorrioko Udalaren laguntzinoagaz. Erakundeetan arteko lankidetzea gaur egungo egoeran oso garrantzitsua dala azpimarratu dau Josune Ariztondo Kultura diputaduak, danon artean ez bada, gitxi daukagu egiteko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu