Markeliñek 'Makinista' lan barria aurkeztuko dau barikuan, Zornotza Aretoan

Bizkaie! 2013-01-16 17:30   Kulturea

Markeliñe konpainiak Makinista lan barria estreinauko dau barikuan, hilaren 18an, Zornotza Aretoan. Anomalía Magnética kaleko ikuskizuna barruko eszenatokietan ikusteko moldatu dau talde zornotzarrak.

Markeliñe konpainiak Makinista lan barria estreinauko dau barikuan, hilaren 18an, Zornotza Aretoan. Anomalía Magnética kaleko ikuskizuna barruko eszenatokietan ikusteko moldatu dau talde zornotzarrak.

Makinista beharreran estreinaldiaz gan, David Latxaga Zornotzako alkateak eta Andoni Agirrebeitia Kultura zinegotziak hurrengo hileetako kultur egitaraua aurkeztu dabe. Markeliñe taldeko Joserra Martinez be izan da ekitaldian. Zornotza Aretoan makinatxu bat hitzordu izango dira, danetarikoak, jantzea, antzerkia, musikea, zinemea, ume eta familientzako ikuskizunak eta abar.

Markeliñek oraingoan be, ohiturea dauen lez, Zornotza Aretoa aukeratu dau sorkuntza barria lehenengoz aurkezteko. Kalerako prestautako Anomalía Magnética beharreran areto barrurako egokitzapena da Makinista. Jatorrizko ideiari eusten deutso ikuskizunak, baina gure gizartearen ikuspegi zabalagoa eta kritikoago dauka.

Markeliñek historian ibilalditxua egitera konbidauko ditu ikusleak, garapena, aurrerakuntzak, gainbeherea eta beste hainbat lekutara eroango gaitue. Bidaia honetan trena izango da gure garraiobidea, nork gidatzen ete dau? Badaki inork nor dan makinistea?, itaundu dabe prentsaurrekoan.

Saio bakarra izango da, urtarrilaren 18an, 21:00etan. Sarrerak salgai dagoz daborduko, 8 euroan.

Zezeilaren 22an, Azar Teatrok El juicio de Dayton ekarriko dau Zornotza Aretora. Maiatzean, Glu-Glu konpainiak Ahatetxo itsusia lana taularatuko dau, ume eta familientzat, eta Aukeran jantza konpainiak Burnia ikuskizuna eskainiko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu