Aurelio Artetaren 'Gerrearen triptikoa', Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2013-01-14 14:29   Kulturea

Gerrearen triptikoa Aurelio Artetak 1937an egindako lana Bilboko Arte Eder Museoan ikusgai izango da apirilaren 7ra arte. Obra Konbidadua programearen barruan ekarri dabe margolari bilbotarraren beharra.

Gerrearen triptikoa Aurelio Artetak 1937an egindako lana Bilboko Arte Eder Museoan ikusgai izango da apirilaren 7ra arte. Obra Konbidadua programearen barruan ekarri dabe margolari bilbotarraren beharra.

Gerrearen triptikoa 1937an pintau eban Aurelio Artetak (Bilbao, 1879 - Mexiko Uria, 1940). Gatazka belikoaren gordintasuna eta gerrak populazino zibilean dituan ondorio dramatikoak erakutsi zituan. Artetak tradizinoa eta abangoardia buztartu zituan bere lanean. Gerrearen triptikoa konposizino koloretsu eta monumentala da.

Pinturearen jatorria, akaso, 1937ko apirilaren 26an egon daiteke, Alemaniako Condor leginoak Gernika bonbardeau ebanean. Ezkerreko mihisean, Frontea izenekoan, gazte batek gorantz apuntauz hartzen dau fusila, eta gerrako hegazkinek zerua zeharkatzen dabe. Eskumako irudiak, Atzeguardia izenekoak, bonbardaketearen ondorioak erakusten ditu, ama baten eta haren semearen gorpuak eta suntsiketea. Exodoa, erdiko lana, beste biak baino apur bat handiagoa da; bertan, burrukara doazen gazte batzuen agurra agiri da, portu batean.

Aditu batzuen arabera, Julián de Tellaeche margolariak, 1937ko Parisko Nazinoarteko Erakusketako Espainiako pabilioian ikusgai jarri zan euskal artearen bildumearen arduradunak, izapideak hasi zituan, Picassoren Guernica lanaren ordez Artetaren Gerrearen triptikoa ipinteko. Azkenean ez zan halakorik egin, seguruenik Artetak izugarrizko errespetua eutsolako Picassori. Edozelan be, anekdoteak argi erakusten deusku lanak zenbateko garrantzia izan eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu