OLBEk Pucciniren 'Tosca' opereagaz hasiko dau aurtengo programazinoa

Bizkaie! 2013-01-17 11:09   Kulturea

OLBE Operearen Lagunen Bilboko Alkarteak Giacomo Pucciniren Tosca ikuskizuna aurkeztu dau. Bilboko Euskalduna Jauregian eszenarauko dabe urtarrilaren 19tik 28ra. Violeta Urmana izango da sopranoa eta Massimo Giordano tenorra.

OLBE Operearen Lagunen Bilboko Alkarteak Giacomo Pucciniren Tosca ikuskizuna aurkeztu dau. Bilboko Euskalduna Jauregian eszenarauko dabe urtarrilaren 19tik 28ra. Violeta Urmana izango da sopranoa eta Massimo Giordano tenorra. OLBEk eta Madrilgo Teatro Realek produzidu dabe lana

Tosca operea orain 60 urte taularatu eban OLBEk, eta barriro egingo dabe zapatutik aurrera. Violeta Urmana eta Massimo Giordano kantariez gan, Falk Struckman, Miguel Angel Zapater, Vicenç Esteve, Valeriano Lanchas, Jose Manuel Díaz, David Aguayo eta Leyre Masa izango dira eszenatokian.

Nuria Espertek izan dau eszena-zuzendaritzearen ardurea. Bertrand de Billyk zuzenduko dau Bilboko Orkestra Sinfonikoa, eta Bilboko Operaren Koroa, Boris Dujinek.

Pucciniren opereak hiru atal edo ekitaldi ditu. Istorioa Erroman jazoten da, 1800. urtean, Napoleonek Austria garaitu ebanean. Heriotzea, maitasuna, pasinoa, intrigea eta biolentzia dira osogai nagusiak. Erroman estreinau eben lehenengo aldiz, 1900an, Teatro Costanzin.

Lau emonaldi egingo ditue, hilaren 19an, 22an, 25ean eta 28an, danak 20:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu